Txikipedia:Ardi

Ardia (emea) eta Aharia (arra) animalia espezie bat da. Ugaztuna da.

Bi ardi

Deskribapena

Tamaina ertaina du. Gehienak zuriak dira baina batzuk beltzak izan daitezke. Lau hanka ditu. Gorputza artilez estalita dauka.

Ahariak adarrak ditu eta ardi batzuek bai eta beste batzuek ez.

Erabilera

  • Ardiaren esnea edaten da eta esnearekin gazta, mamia eta jogurta egiten dira.
  • Artilearekin arropak egiten dira. Garai batean lastairak, kotxoiak, egiten ziren.
  • Arkumea jan egiten da.

Izena hainbat hizkuntzatan

Artalde bat Zumaiako larre batean.
  • Gazteleraz: Oveja (emea) eta Carnero (arra)
  • Frantsesez: Mouton
  • Ingelesez: Sheep
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.