Txikipedia:Arabia
Arabia edo Arabiar penintsula hego-mendebaldeko Asiako penintsula zabala da, hiru itsasoren artean dagoena: Persiar golkoa du ekialdean, Indiako ozeanoa hegoaldean eta Itsaso Gorria mendebaldean. 3.237.500 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2014an 77.983.936 biztanle zituen. Arabiar Penintsula mundu osoko penintsularik handiena da.[1]
Arabiar penintsulako herrialdeak
Penintsula osatzen duten herrialdeak hauek dira: Kuwait, Qatar eta Arabiar Emirerri Batuak ekialdean, Oman hego-ekialdean, Yemen hegoaldean eta Saudi Arabia erdialdean. Bahraingo uharte-herrialdea penintsulako ekialdeko kostaldearen ondoan dago.
Saudi Arabiako Erresumak penintsularen zatirik handiena hartzen du. Penintsulako biztanle gehienak Saudi Arabian eta Yemenen bizi dira. [1]
Arabiako hiriak
Hamar hiririk populatuenak hauek dira: [1]
Pos. | Hiria | Biztanleria |
---|---|---|
1 | KSA Riyadh | 7.231.447 |
2 | KSA Jeddah | 4.610.176 |
3 | UAE Dubai | 3.331.420 |
4 | KUW Kuwait Hiria | 3.114.553 |
5 | YEM Sanaa | 2.972.988 |
6 | KSA Mecca | 2.042.106 |
7 | UAE Sharjah | 1.684.649 |
8 | OMA Muscat | 1.549.729 |
9 | KSA Medina | 1.488.782 |
10 | UAE Abu Dhabi | 1.482.816 |
Arabiako hiri populatuenak |
Petroleoa
Penintsulan munduko petrolio erreserbarik handienak daude. Saudi Arabia eta EAUak eskualdeko aberatsenak dira ekonomikoki, neurri handi batean petrolio eta gas naturalaren erreserbei esker.[1]
Klima
Arabian nagusiki klima desertikoa da. Tenperatura minimoak 9º eta maximoak 43º tartean izan ohi dira. Batezbesteko tenperatura 28º-koa da.[2]
Hizkuntzak
Arabian hizkuntza txiki asko hitz egiten dira. Esaterako, penintsularen eremu handiena hartzen duen Saudi Arabian hizkuntza ofiziala Arabiarra da. Arabiarra, Saudi Arabiako %84-ak (32.000.000 pertsonak) hitz egiten du.[3]
Landareria
Arabiar penintsulako landareriaren zenbait adibide:
- Dondiego de noche
- Mitxoleta basatia
- Aloe vera
- Olibondoa
- Ojo de buey
- Cilantro
- Palo verde
- Campanilla[4]
Fauna
Arabiar penintsulako faunaren lagin bat:
-Basamortuko katua
-Arabiako Orixa
-Caracala
-Arabiar otsoa
- Basamortuko trikuaErizo del desierto
Monumentua
- La Mecca
- Al madinah
- Mada'in Salih
- Yanbu
- Tabuk
- Jeddah
Gastronomia
Arabiar herrietako janari tipiko batzuk hauek dira: [5]
- Hininy.
- Madfoon.
- Mandi.
- Jareesh
- Kabsa.
- Mitazeez
- Markook.
- Aseedah.
Erreferentzia
- Arabia. 2023-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- (Gaztelaniaz) Desierto de Arabia. 2022-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- (Gaztelaniaz) Lenguas de Arabia Saudita. 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- (Gaztelaniaz) Geografía de Arabia Saudita. 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- (Gaztelaniaz) Gastronomía árabe. 2023-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).