Txikipedia:Araba
Araba Euskal Herriko hego-mendebaldeko probintzia da. 2.811 kmĀ² eta 322.557 biztanle ditu (arabarrak). 51 udalerri ditu. Hiriburua: Gasteiz. Zazpi eskualdetan banatuta dago. Arabaren ezaugarri nagusia: mendiak, lautadak eta Ebro inguruko bailarak. Klima ere ez da uniformea: iparraldea hezea eta tenperatura epelekoa da; Lautadan eta Errioxan tenperaturak gorabehera handiak izaten ditu eta euri gutxi egiten du; Mendialdea hezea da eta mendietan elurra egiten du neguan.
Arabako paisaiak
- Gasteizko Amabirjina Zuriaren plaza.
- Foronda herria.
- Guardia herria, Arabako Errioxako herri nagusia.
- Aramaio harana.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.