Txikipedia:Apo

Apoa ia mundu osoan zabalduta dagoen animalia  ornoduna  da eta hain zuzen, anfibioen taldean kokatzen da. Igelekin  nahastea oso erraza da, itxurari dagokionez oso antzekoak baitira.

Argi dago apo guztiek ez dutela neurri bera. Bereizketa nabarmena da ar  eta emeen  artean: arrek 8cm arte neur dezakete eta emeek  aldiz, 13cm arte.

Apoaren argazki bat

EZAUGARRIAK

Apoa animalia txiki bat da. Hankei dagokionean, lau hanka dituzte. Kolorean zentratuz, kolore bat baino gehiago izan ditzazketela ikusi daiteke. Kolore horien artean arruntenak marroia eta berdea dira, baina dena den, gris koloredunak ere ikus ditzazkegu. Halaber, sabelean kolorea aldatu egiten zaie, argiagoa den kolore batez estaliz. Gainera, orban beltzak eta garatxoak, berruga modukoak, izan ditzazkete.

Begiei  dagokionez, kolore marroi gorrixka edo laranjakoak dira, begi-nini horizontal batekin. Hau da, ezkerretik eskuinera doazen begi-niniak dituzte. Sudurra zapala da, ondorioz horizontala da ere.

Apoek atzamarrak dituzte beren hanketan. Hauek ezberdinak dira euren artean, izan ere, atzeko hanken luzeera desberdina da aurrekoekin alderatuz gero. Gainera, atzamarren artean membrana bat dute igeri egiterakoan zailtasunik izan ez dezaten.

Apo bat begi marroi gorrixkekin. Leuna ez den azal eta orban beltzekin.
Apoak dituen hankak bai aurrekoak eta atzekoak







HABITATA

Apo arrunta leku askotan aurkitu daiteke, zehazki leku heze edo inguru urtsuetan. Inguru urtsuak oso sakonak ez diren urak dira. Hori dela eta, basoetan , aintziretaibaietan  edo edozein ur guneetan ikusi daitezke. Batzuetan geldi dagoen uretatik urrun ere agertzen dira gune lehorragoetan.

Apoaren habitata izan daitekeen lekua

BANAKETA

Kokapen zehatzetan zentratzen bagara, esan beharra dago Europa kontinenteko laugarren anfibio nagusienetakoa dela. Dena den, gune desberdinetako klima eta lekua dela eta gune batzuetan ez dira animalia hauek topatzen. Gune hauen adibide dira:Islandia , Malta ,Balear Uharteak , Creta…

Europaz aparte beste leku batzuetan ere topatu daitezke, bereziki Afrikako ipar ekialdean:Maroko , Argelia eta Tunezen. Asian ere topa daitezke, konkretuki Japonian .

ELIKADURA

Elikadurari  dagokionez apoak intsektuen  eta ornogabeen bidez elikatzen  dira nagusiki. Gehien bat kakalardoak eta zizareak  jaten ditu.

Kakalardo bat






BIZI ZIKLOA

Apoek beharrezkoa dute ernalketa bizi zikloa aurrera eraman ahal izateko. Ernalketa obuluaren eta espermatozoidearen loturari deritzogu.

Ernalketa otsailean  hasi ohi da. Bertan apoek, zehazki, arrak beraiek eragindako soinuen bidez deitzen dituzte emeak ernalketa burutu ahal izateko.

Behin arra eta emea elkartuta, arrautzak jarriko ditu emeak, 2.000-7.000 arrautz inguru normalean. Hauek kolore beltzekoak dira.


Arrautz horietatik zapaburuak  aterako dira. Hauek alga eta organikoak diren hondakinetatik elikatzen dira eta ekainaren inguruan zapaburuak apo bihurtzen hasten dira.


Ernalketa eman ahal izateko apoek ur kontzentrazio altuak behar dituzte arrautzak bertan jartzeko eta zapaburuak atera ahal izateko. Hala ere, zapaburuek metamorfosia bukatzerakoan, hots, jada apo bihurtzerakoan, hankak ateratzen dituzte eta honen ondorioz ez du uretara bueltatzeko beharrik. Beraz, uretako baino gehiago lurreko animalia dela esan genezake.

Apoak jarritako arrautzak agertzen dira bertan. Baita bertatik ateratako zapaburuak.

TALDEKATZEA

Taldekatzea edo taxonomia, organismo bizidunak ordenean taldekatzen dituen zientzia da. Apo arrunta Bufo bufo espeziearen barnean kokatzen da, Bufonidae familia ornodunaren  barnean.

Apoa ornoduna da, hots, hezurrak  zein bizkarrezurra ditu. Honetaz gain, anfibioen  talde barruan kokatzen da, uretan eta uretatik kanpo bizi daitekeen animalia delako.

BITXIKERIAK

Erasotua sentitzen denean apoa puztu egiten da puxika bat bezala. Horrela beste animalia batzuen erasoez babestu egiten da, bere tamaina handituz erasotzaileak beldurtzeko. Gainera, burua beheruntz jartzen du atzeko hankak luzatuz.

Ernalketa garaian izan ezik gauean zehar ibiltzen dira gehienbat eta bakarka topatzea da ohikoena, taldeka ibiltzeko ohitura ez baitute. Saltoka edo oinez mugitzen dira.

Ibernatzerako unean zoruaren azpian estalita pasatzen dute, urrian zehar izaten den garaian. Dena den, eguraldi ona egotekotan baliteke ibernazioa etetea eta kanpora ateratzea.

Apoak intsektuen  bitartez elikatzen diren bezala, hegazti, ugaztun nahiz sugeen Elikaduraren parte dira.

BA AL DAKIZU?

Erasotuta sentitzerakoan ere, likido bat askatzen dela. Pozoi honek beste animaliei bakarrik eragiten die, gizakiei  ez.

BIBLIOGRAFIA

Euskalnatura. (2012) Apo arrunta (bufo bufo) In Euskalnatura. Euskalnatura

https://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/bufo-bufo

Wikipedia. (2023). Bufonidae. In Wikipedia. Wikipedia

https://es.wikipedia.org/wiki/Bufonidae

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.