Txikipedia:Antzinaroa
Antzinaro edo antzinatea Europako eta inguruko lurraldeetako historiako garai bati deitzen zaio; garai hori, idazkera sortzen den unetik hasita Erromatar Inperioa erortzen den arteraino edo Erdi Aroraino zabaltzen da. Nahiko denbora-tarte zabala betetzen du: 3.000 urte inguru. Haren barruan sarturik dago Antzinate klasikoa deitzen dena: Grezia eta Erromako zibilizazioak loratu zireneko garaia.
Garai honetan, hiriak sortu ziren, eta aginte politikoak, antolaturiko erlijioak eta gizarteko klaseen arteko banaketa agertu ziren. Gainera, hainbat inperio ere sortu ziren: hots, nazio eta lurralde ugari konkistatu eta menperatu zituzten estatu edo erreinu handiak.
Antzinaroko zibilizazio handiak
Haietako gehienak Mediterraneo itsasoaren inguruan edo oso hurbil sortu ziren:
Argazki galeria
- Gizako piramideak, Egipton
- Erromako koliseoa
- Atenaseko Partenoia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.