Txikipedia:Antigorputz
Antigorputza proteinaz sortutako molekula bat da kanpotik sartutako birus edo bakterio patogenoak (kaltegarriak) suntsitzeko. Antigorputzak patogeno horren antigenoa, hau da, patogeno horren molekula zehatz bat, detektatzen du. Oso garrantzitsua da animalia ornodunen immunitate-sisteman, antigorputzak baitira immunitate humoralaren oinarria.
Antigorputzak globulu zuriek sortzen dituzte.
Zein da beraien egitura?
Antigorputzek Y itxura dute, eta antigenoarekin lotzeko bi elkargune berdin dituzte. Horregatik, bibalenteak direla diogu. Glukoproteinak direnez, bi zati dituzte: atal proteikoa eta karbohidratozko atala
Gainera, 4 katez osaturik daude:
-2 kate astunak eta luzeak.
-2 kate arinak eta laburrak.
Organismoaren defentsa-sistema
Gure gorputzak 3 defentsa-lerro ditu egunero lanean daudenak gu babestuz.
- Lehenengo defentsa-lerroa: mikrobioak gorputzean sartzea eragozten du (larruazala, begiak...).
- Bigarren defentsa-lerroa: Globulu zuri ez espezifikoak.
- Hirugarren defentsa-lerroa: Globulu zuri espezifikoak. Hauek "memoria" garatzen dute eta antigorputzekin lanean ibiltzen dira.
Nola babesten gaituzte antigorputzek?
Covid-19 edo gripearen birusari aurre egiteko antigorputzek garrantzia handia dute. Birusa pasa ondoren, odoleko antigorputz kantitatea txikitu egiten da baina memorian gordetzen dute birusaren antigenoa. Horrela, birusa berriz gorputzean sartzean, memoriatik atera eta oso azkar egiten diote aurre.
Antigorputzak sortzen direnean (globulu zuri bat eta antigeno ezezagun baten elkarketaren bidez), antigeno batekin elkartzen dira eta hauek markatzen dituzte.
Antigorputzak aurka egin beharreko antigenoan soilik jarriko du arreta, horrela patogenoari atxiki eta aurka egiteko. Patogenoak gure gorputzeko zelulekin lotzeko giltza moduko egitura batzuk izaten dituzte, antigenoak, eta gure gorputzak patogeno hauek errekonozitzeko giltzarekin lotzen diren beste molekula batzuk sortzen ditu, antigorputzak. Antigorputz mota batek antigeno mota bat errekonozitzen du, eta horrekin bakarrik lotzen da.
Behin mikrobio inbaditzaile guztiak suntsitu ondoren, antigorputzak odolean segituko du, edozein momentutan berriro gorputzean mikrobio hori sartuz gero, aurre egin ahal izateko. Horrelako kasuetan, immune garela esan dezakegu, gure gorputzak jada patogeno hori ezagutzen duelako.
Zein garrantzia dute medikuntzan?
Antigorputzek medikuntzan duten garrantzia oso handia da, izan ere, gure defentsaz gain, medikuntzan informazioa lortzen dute ea zein gaixotasun pasa ditugun aurretik jakiteko edo eta pertsona bakoitzaren sistema immunologikoa "neurtzeko", hau da, zenbat eta antigorputz gehiago eduki pertsona batek, bere sistema immunologikoa indartsuagoa izango da. Gainera gaixotasun gehiagori aurre egiteko gaitasuna izango du.
Ze lotura dago antigeno eta patogenoen artean?
Funtzioaren arabera 4 antigorputz mota bereizten dira:
- Neutralizazioa. Bertan, antigorputz neutralizatzaileek gure gorputzean sartzen diren birus arrotzei lotzen zaizkie, eta gure gorputzeko zelulekin lotzea eragozten dute.
- Aglomerazioa: Antigorputzak mikrobio kaltegarriei itsasten zaizkie guztiz estaliz. Estalitakoan patogeno kanpotarra kontrolpean geratzen da.
- Prezipitazioa: antigorputzek disolbatutako antigenoak elkarrekin itsasten dituzte. Hauek disolbaezinak direnez prezipitatu egiten dira eta beste molekula batzuk (fagozitoak) hauek suntsitzeaz arduratzen dira.
Beti ez dituzu sendagaiak behar infekzioei aurre egiten laguntzeko. Ba al dakizu zure gorputzak egunero lan egiten duela mikrobio kaltegarriei aurre egiten zu konturatu ere egin gabe?
Jaio aurreko eta jaioberriko bizitzako etapetan, immunitate sistema amaren antigorputzek osatzen dute, eta hazten goazen heinean, antigorputz berriak sortuz geure immunitate sistema sortzen joaten gara. Antigorputzek immunitatea hiru eratara lortzen laguntzen dute:
- Patogenoak zeluletan sartzea edo haiei lotuz kaltetzea eragozten dute.
- Makrofagoen eta beste zelulen bidez patogenoak erauztea suspertzen dute patogenoak estaliz.
- Patogenoak suntsitzen dituzte beste erantzun immunologiko batzuk estimulatuz.
Gehiago jakiteko
- e-bug materialak euskaraz: https://legacy.e-bug.eu/junior_pack.aspx?cc=bas&ss=2&t=Immunitatea
- e-bug materialak ingelesez: https://www.e-bug.eu/ks3-vaccinations