Txikipedia:Antartika
Antartika munduaren hego poloan dagoen lur-eremu zabal bat da, itsasoz inguratuta.
Antartikaren %99 izotzez estalita dago. Horregatik deitzen dute kontinente izoztua. Neguan kontinentearen inguruko itsasoa ere izoztu egiten da eta, ondorioz, Antartikak bikoiztu egiten du bere azalera.
Klima
Antartikako tenperaturak munduko hotzenak dira. Urteko batez besteko tenperatura –50 °C izaten da. Udan, zerotik beherako gradutan egoten dira.
Haize bortitza izaten da Antartikan, 100 km/h-tik gorakoa.
Geografia
Antartikaren azalera 13,9 milioi km2 da. Beraz, Europa baino handiagoa da. Antartika inguratzen duen itsasoak Ozeano Antartikoa du izena.
Biztanleria
Antartikan ez da ia inor bizi, bertako klima oso gogorra delako.
Gehienbat ikertzaileak izaten dira han, aldi baterako azterlanak egiten.
Fauna eta flora
Animalia eta landare gutxi daude lurrazalean, ia guztia izotzez estalita dagoelako. Hala ere, itsasoan plankton, arrain, zetazeo, itsas txakur eta itsas elefante asko daude. Pinguinoak ere badira Antartikan.
- Herschel mendia, Antartikan
- Fryxell lakua, kate transartaktikoan (ikus Google Maps)
- Iceberg edo izozmendi bat, bankisan harrapaturik