Txikipedia:Antananarivo
Antananarivo Madagaskarreko hiriburua da. Frantsesez Tananarive izenez ere ezagutzen da. Laburdura moduan Tana izena erabili ohi da. 2001ean 1.403.449 biztanle zituen hiriak.
๐จโ๐จโ๐ฆโ๐ฆ Biztanleak 1.275.207 |
๐ Azalera 88.000.000 mยฒ |
๐ Altuera 1.276 metro |
๐ท Argazkiak ikusi |
๐บ๏ธ |
Kokapena
Afrikako hego-ekialdeko estatua eta uhartea da Madagaskar eta bertako hiriburua da Antananarivo. Uhartearen erialdean dago kokaturik. Granitozko gain baten gainean dago eraikia, itsa mailatik 1276metroko altuerara. Anatananarivoren azalera 88 kmยฒ da. Toamasina eta Antsirabe hiriekin dago lotua burdinbidez. Unibertsitatea eta artzapezpikutegia daude bertan. Ekonomiari dagokionez, merkataritza eta administrazio gunea da eta nekazaritza industria garrantzitsua dago.[1]
Klima eta hizkuntza
Antananarivoko klima 10ยบC-35ยบC bitartekoa izan ohi da. Bero gehien egiten duen ilabetea Urria da, hotzena Ekaina eta Uztaila dira. Madagaskarren Frantsesa eta Malgachea erabiltzen dira.
Ekonomia
Antananarivo herrialdeko ekonomia, administrazio eta komunikazio zentroa da. Bere industria nagusien artean ehungintza eta tabako industria daude, nahiz eta gainerako herrialdeetan bezala, hiriaren kanpoaldean dauden nekazaritza eta abeltzaintza landaketak ere garrantzitsuak diren. Nazio mailan hiria oso garrantzitsua denez, bere merkatuetan herrialdeko eremu guztietako produktuak aurki daitezke. Ivato Nazioarteko Aireportua herrialdeko aireporturik onena eta jendetsuena da.
Historia
Hiria 1625 inguruan sortu zen, mila gizon inguruk defendatutako gotorleku batetik (hortik bere izena). 1710ean, hiriko erregeak lau zatitan banatu zuen, eta haiekin bere seme-alaba bakoitza oparitu zuen. 1777an, lehen europarrak (jatorri frantsesekoa) hiria bisitatu zuen eta horri buruzko historia labur bat idatzi zuen. 1794an, hiriaren batasuna berreskuratu zen, eta geroago 1797an, Merina erreinuko hiriburu bihurtu zen . Radama I.a erregearen konkistek hiria ia uharte osoaren hiriburu bihurtu zuten.
1832an, frantsesak uhartera heldu ziren, Jean Laborderen agindupean . 1839an errege jauregiaren eraikuntza hasi zen. 1849an, kristauen aurkako jazarpena hasi zen, Ranavalona I.a erreginak aginduta, kristautasunari uko egiten ez zion edonor hilko zelarik.[2]
Erreferentziak
- Antananarivo. 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Gaztelaniaz) Antananarivo. 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).