Txikipedia:Angola
Geografia
1.246.700 kilometro karratu ditu, eta bertan 25,8 milloi biztanle bizi dira, horietatik 2,49milloi biztanle Luanda hiriburuan.
Erliebea
Angolako erliebea oso anitza da, eta hainbat erliebe mota daude. Kostaldean, urrezko hareazko hondartzak, itsaslabarrak eta kostaldeko lautadak daude. Barnealdean, Bié eta Huambo mendilerroak aurkitzen dira, mendikate eta haran haundiekin. Herrialdearen erdialdeko eskualdeak lautada zabalak eta goi-ordoki zabalak ditu. Angolan Kongo ibaia ere badago, Afrikako luzeena.
Flora eta Fauna
Fauna oso aberatsa da. Herrialdeko sabanetan eta basoetan, leopardoak, lehoiak, elefanteak, hipopotamoak, jirafak, zebrak, bufaloak, ñuak eta hainbat antilope eta tximino espezie aurki daitezke. Angolako kostaldeko itsas bizitza anitza da, eta milaka hegazti espezie bizi dira herrialdean, harrapariak eta ur-hegaztiak barne. Hala ere, fauna mantentzeko hainbat arazo daude Angolan, horien artean ehiza.
Flora oso anitza da bere geografia eta klima dela-eta. Kostaldean olio palmondoak, koko-arbolak eta baobabak aurki daitezke. Barnealdean, berriz, prezipitazioak txikiagoak dira eta landareak lehorrera egokituta daude landare xerofitoekin. Angolaren iparraldea eta ipar-mendebaldea oihan tropikalek betetzen dute, zuhaitz eta landare berezi askorekin. Pedra em Waku Kungo - panoramio - Rogério Melo.jpg
Kultura
Beraien kultura antzekoa da portuguesara eta dantza beraien kulturaren parte da, adibidez, festetan asko dantzatzen da. Zenba, Kizomba eta kuduro hor entzuten diren musika estilo batzuk dira.
Hizkuntza
6 eta 9 urteko umeek derrigorrez joan behar dira eskolara. 2008an eta 2009an diru asko eskeini zen eskoletara eta oraindik hobetu egin nahi dituzte.
Aspaldi, eskolak azalaren kolorearengatik banatzen ziren, beltznarentzat edo Angolakoak eskola hobeagoak eta kristauak zituzten eta azal txurikoak edo kanpotarrak berriz, eskola txarrak eta ez kristauak zituzten.
1976 urtean egon zen lehenengo unibertsitatea eta 1980 urtean bigarrengoa eta hortik aurrera gehiago egin zituzten.
Historia
Angolaren historia Portugalekiko independizatzeak eta 2002an bukatu zen Gerra Zibilak markatu dute gehienbat. Harrezkero, bere indar politikoa eta ekonomia handitzen saiatu da.