Txikipedia:Amuarrain

Amuarraina arrain bat da, ur gezako arraina da eta izokinen familiakoa da; hau da; salmonidae familiakoa bere izen zientifikoa salmo trutta da. Normalean erreka eta lakuetan egoten dena. Hainbat motatako eta ezaugarri ezberdineko amuarrainak daude.


EZAUGARRIAK

Amuarraina, kolore marroia grisa du. Beheko zatian urre kolorea du, baina, gehiena zuria da. Puntu beltzak ditu, ere, marra urdina du eta hego horiak ditu. Azken hegoa hor puntan dagoena, marroixka da eta M forma du albo batetik ikusita. Tamaina desberdineko amuarraiak daude, 50 eta 90 zentimetroen tartean hain zuzen. Arrain hauek, 15kg-raino iritzi ahal dira eta 5 urteraino bizi.

MOTAK

Hainbat motatako amuarrainak daude, haietako batzuk hauek dira:

- Oztadar amuarraina

- Ibaiako amuarraina

- Lakuko amuarraina

   Ba al dakizu   

Amuarraina Euskal Herrian ugaria izan da eta jateko oso erabilia da. Hainbat modu daude amuarraina prestatzeko: frijitua, egozia….eta sopa bat ere egin ahal da. Ibaietan amuarraina arrantzatzeko ohitura badago ere, egun oso mugatua dago bere arrantza espezie honek pairatu duen beherakada dela eta.

- Eztarri moztutako amuarraina

- Amuarrain asalmonatua

- Urre koloreko amuarraina.

ELIKADURA

Amuarrainak haragijaleak dira. Arrain txikiak jaten dituzte. Beste motatako animaliak ere jan ahal dituzte. Adibidez: intsektuak, arrautzak, larbak, krustazeoak edo zizareak. Amuarrainak ikusi ahal dira ibaietan saltoka hegazti bat harrapatzen.

BIZILEKUA

Arrain hauek ibaietan bizi ohi dira, esate baterako, Europa, Asian eta Ipar Amerikekako zonaldeetan. Amuarraina ur oso garbian eta oxigenatu batean bizi da.

ARRANTZA

Amuarraina oso famatua da bereziki arrantzarengatik, amuarraina arrantzatzeko zizareak edota larbak erabiltzen dira.

UGALKETA

Emeak arrautzak jartzen dituzte. Amuarrainek urtean behin bakarrik ugaltzen dira. Ekaina amaieraren inguruan emeen gorputza handitzen joaten da eta azaroan-abenduan arraultzak askatzen ditu.

Izokinaren eta amuarrainaren ugaltzeko moduak arriskuan daude, arrain hauen presentzia Euskal Herriko ibaietan beherakada nabaria pairatu dutelarik.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.