Txikipedia:Amigdala
Amigdalak eztarriaren atzeko bi aldeetan ditugun bi guruin dira; haragi bigunezko bi bola-moduko dira, arbendol edo almendra forma dutenak eta mukosa edo mintz arrosa batez estalita daudenak, ahoaren barrualdea bezala. Immunitate-sistemako parte dira, gure organismoa infekzioetatik babesteko, arnas-aparatuaren goiko zatia, bereziki. Hau da, ahotik eta sudurretik sartzen zaizkigun bakterioen eta birusen kontra babesten dute.
Haurren amigdalak handiagoak izaten dira helduenak baino, eta haien infekzioa ere larriagoa izaten da. Izan ere, birus batek edo bakterio batek infektatzen dituenean, handitu eta gorritu egiten dira eta eztarriko mina eragiten dute; askotan zornez betetzen dira eta sukarra ere eragiten dute. Amigdalen infekzioari amigdalitis deitzen zaio.
Amigdalitis ugari izan ez gero, batzuetak amigdalak kentzea erabaki dezake medikuak. Horretarako, ebakuntza egin behar izaten da.