Txikipedia:Altamirako leizea

Altamirako leizea Espainia iparrealdean, Kantabriako Santillana del Mar herritik hurbil dagoen leize edo haitzulo bat da. Oso ospetsua da bertan labar-arteko margo oso garrantzitsuak daudelako. Historiaurreko margo horiek duela 15.000 urte inguru egin omen ziren, hau da, Goi Paleolitoan, eta bisonteak, zaldiak, oreinak, giza-eskuak eta ikur ezezagunak irudikatzen dituzte.

Altamirako leizearen kokapena.

Altamirako margoak 1879an aurkitu zituen Marcelino Sanz de Sautuola arkeologo kantabriarrak, baina zailtasun handiak izan zituen aurkikuntzaren egiazkotasuna onartua izateko (24 urte igaro ziren, adituek margoak egiatan historiaurrean egindakoak zirela onartu zuten arte).

Leizea Unescoren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago 1985. urtetik.

Ikustaldia

Gaur egun, posible da leizea bisitatzea, baina oso talde txiki eta mugatuetan, margoen kontserbazioa ziurtatzeko. Baina badago leizearen erreprodukzio bat, tamaina naturalean egina, hantxe bertan.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.