Txikipedia:Albert Einstein
Albert Einstein (1879ko martxoaren 14a - 1955eko apirilaren 18a) zientzialari ospetsu bat izan zen. Alemanian jaio zen, eta Ameriketako Estatu Batuetan hil.
👶 Jaiotza 1879ko martxoaren 14a Ulm |
💀 Heriotza 1955eko apirilaren 18a Princeton |
🔨 Lanbidea fisikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Einsteinek hainbat teoria garrantzitsu sortu zituen; besteak beste, argiaren, masaren, grabitatearen, espazioaren eta denboraren ingurukoak. Teoria horiek oso lagungarriak izan ziren zientzialarientzat, Unibertsoa hobeto ulertzeko.
Einstenen teoria ezagunena erlatibitatearen teoria da. Teoria horren bidez, gehiago zehaztu zuen Isaac Newton-en grabitatearen teoria.
Ekuazio ezagun hauxe sortu zuen Einsteinek: . Horrek esan nahi du energia eta masa gauza bera direla, baina egoera desberdinetan daudela.
Albert Einstenek oso sari garrantzitsuak jaso zituen. Nagusiak hauek dira: 1921ean, Fisikako Nobel Saria; 1925ean, Copley domina; 1929an Max Planck domina.