Txikipedia:Albania
Albania Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da. Balkanetan kokatzen da, eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean.
👨👨👦👦 Biztanleak 2.793.592 |
🔎 Azalera 28.748 km² |
🏙️ Hiriburua Tirana |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Hiriburua Tirana da eta hizkuntza ofiziala albaniera da.
Geografia
Herrialde honek 28.748 km2 ditu eta kostaldea 362 km luze da.
Mendi garaiena Korab (2.753 m) da. Ibai nagusia Drin da.
Historia
Antzina iliriarrak eta epirotarrak bizi ziren lurralde hartan.
Greziarrek hiriak eraiki zituzten kostaldean, K.a. VII. mendean.
Beranduago erromatarrek konkistatu zuten.
XIV. mendean otomandar inperioak hartu zuen lurraldea, eta islama ekarri zuen.
1912an independentzia aldarrikatu zuen Albaniak.
Argazki galeria
- Apolonia hiri greziarraren aztarnak
- Gjipe hondartza
- Shkodër hiriko meskita bat
- Shkodërko lakua
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.