Txikipedia:Akemenestar Inperioa
Akemenestar inperioa edo Lehen Pertsiar Inperioa, antzinaroko inperiorik handiena izan zen. Asia, Afrika eta Europako lurrak hartu zituen.
👨👨👦👦 Biztanleak 17.000.000 |
🔎 Azalera 5.500.000 km² |
🏙️ Hiriburua Babilonia |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
K.a. 330 urte inguruan Alexandro Handiak konkistatu zuen.
Historia
Zirio II.a izan zen Akemenestar Inperioko lehen erregea, K.a. 550 urtean Mediar Inperioko azken erregea garaitu zuelako. Inperioaren lurraldeak zabaldu zituen, Anatolian, Babilonian eta Indus ibairaino.
Bere seme Kanbises II.ak Egipto menderatu zuen k.a. 525 urtean.
Greziarren aurka gerra luzeak izan zituzten. Azkenean, Alexandro Handiak konkistatu zuen inperioa, K.a. 330 urtean.
Argazki galeria
- Ziro II.aren hilobia
- Persepolis hiriko aztarnak
- Persepolis hiriko erliebeak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.