Txikipedia:Akaro

Akaroak (Acari) animalia artropodo mota bat dira, eta araknidoen taldean kokatzen dira. Gaur egun, 50.000 espezie ezagutzen dira, baina zientzialariek 500.000 espezie inguru aurkitu daitezkeela uste dute. Espeziearen arabera, beraien tamaina eta ezaugarriak ezberdinak izango dira. Animalia hauek, orain dela 400 milioi urtez lur planetan egon dira eta animali lurtar zaharrenetarikoak direla pentsatzen da. Beraien tamaina txikiaren ondorioz, begi-bistaz ikusezinak diren arren, egunero erabiltzen eta ikusten ditugun bizilekuetan aurkitu daitezke.

Nolakoak dira akaroak?
   Ba al dakizu   
Akaroak ez direla espezie arriskutsuak, baina asma eta hainbat alerjia sorrarazten dituztela; hauek hautsean itsasten baitira eta gizakiok hauts hori arnasten baitugu.
   Ba al dakizu   

Akaroek alergia sortu dezakete gizakiengan. Hauek izan daitezke sortzen duten alergiaren sintomak: mukiak, doministikua, begietako azkura edo malkoak, eztula, arnasa hartzean txistua eta azala gorritzea.

Akaroa

Nolakoak dira?

Akaroen tamaina oso txikia da, gehienak 1mm baino txikiagoak izanik. Beraien hazkuntzan zehar, etapa ezberdinak bereizi daitezke eta hauetan zehar dituzten ezaugarriak ezberdinak izango dira. Hasieran 6 hanka izango dituzte eta, geroago, 2 gehiago hazi eta 8 hanka izango dituzte.

Beraien gorputza 2 zatitan banatzen da. Aurreko zatia (gnatosoma edo proterosoma) txikiagoa da eta elikatzeko behar dituzten gorputz zatiak aurkitzen dira. Atzeko zatia (idiosoma edo histerosoma), berriz, zabalagoa da eta hankak ditu.

Beraien ugalketa prozesua oso azkarra da; emeek egunean arrautza bat jartzeko gaitasuna dute. Gainera, hil aurretik emeen ugalketa handitu eta arrautza kantitatea askoz ere handiagoa izaten da.

Akaroa gizaki baten larruazalean

Non aurkitzen dira?

Akaroak tenperatura ona eta hezetasun apur bat dagoen lekuetan daude. Hauek elikatzeko eta ugaltzeko hainbat habitat natural dituzte; buruko larruazala eta gorputzeko azala esaterako.

Horrez gain, koltxoi, ohe-arropa, moketa, alfonbra, gortina eta ehunetan jartzen eta hazten dituzte beraien arrautzak. Hainbat materialetan egin eta gero, akaroak ehun naturaletan ugaltzen direla ohartu dira, batez ere artilean eta baita ehun sintetikoetan.

Itsas mailatik 1100 m-tik gorako altueretan, akaroek zailtasunak dituzte bizitzeko.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.