Txikano
Txikanoak Estatu Batuetan bizi diren jatorri mexikarreko pertsonak dira. Hala ere, hitzak esanahi desberdinak hartzen ditu munduko toki desberdinetan. Hitza Txikano Mugimenduan hedatu zen, batez ere mexikar jatorriko estatubatuarren artean, mugimenduaren gailurrean 1960ko eta 1970eko hamarkadetan.
Txikano hitza lehen Mexikokoak ziren Estatu Batuetako lurraldeetan (Texas, Arizona, Mexiko Berria, Kalifornia, Utah eta Nevada batez ere) bizi diren hispanoak ere izendatzeko erabiltzen da.
Txikano terminoak konnotazio negatiboak izan ditzake Estatu Batuetan, eta haren ordez "mexikar amerikar", "hispano" eta "latino" erabiltzen dira batzuetan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.