Txetxenera
Txetxenera[1] kaukasoar hizkuntza bat da; errusierarekin batera, Txetxeniako bi hizkuntza ofizialetako bat. Txetxenera eta inguxera elkarrekiko ulergarritasun handiko hizkuntzak dira. Zenbait aldaera ditu (Akkhij, Txiantij, Txiebarloj, Mialkhij, Nokhtxmakhkakhoj, Orstkhoj, Sharoj, Shuotoj eta Terloj) eta 2002an 1.330.000 hiztun inguru zituen.
Txetxenera | |
---|---|
Нохчийн мотт — Noxçiyn mott | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia |
Hiztunak | 1,33 milioi (2002) |
Ofizialtasuna | Txetxenia Dagestan |
Eskualdea | Txetxenia |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza ibero-kaukasoar hizkuntzak ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak Nakh (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa, latindar alfabetoa eta Chechen writing (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ce |
ISO 639-2 | che |
ISO 639-3 | che |
Ethnologue | che |
Glottolog | chec1245 |
Wikipedia | ce |
UNESCO | 1067 |
IETF | ce |
1920ko hamarkadara arte txetxenera idazteko arabiar alfabetoa erabiltzen zuten. Herrialdean errusierak arabiera ordezkatu zuenean, hasieran latindar alfabetoa eta 1938tik aurrera alfabeto zirilikoa erabiltzeari ekin zioten. 1992an errepublikak bere independentzia aldarrikatu zuenean, latindar alfabetoa berreskuratu zuten nahiz eta hiztunek ulertu ez.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.