Txetx Etxeberri

Jean-Noël Txetx Etxeberri (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1964ko abenduaren 23a) euskal gizarte ekintzaile ekologista eta bakezale bat da. Demoak taldeko kidea izan zen eta egun Bizi! herritar mugimendukoa.

Txetx Etxeberri

(2018)
Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi, 1964ko abenduaren 23a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktibista
KidetzaAlternatiba
Bizi !
Demokrazia Euskal Herriarentzat
Patxa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna

Biografia

Txetx Etcheverry, benetako izenaz Jean-Noël Etcheverry, Nafarroa Beherean sortu zen Azkarateko laborari familia batean.[1] Hamasei urte zituela Baionara ihes egin ondoren, euskal mugimendu abertzalera hurbildu zen, borroka sozialak ezagutu eta, erizaintza ikasketak egin ondotik, Afrikan lan humanitarioa egiteko asmoa zuen, Burkina-Fasora joanez. Thomas Sankararen aurkako estatu kolpearen ondoan egitasmoa bertan behera utzi zuen. Intsumisio mugimenduaren parte izan zen, eta kartzelan izan zen horren ondorioz; 10 eguneko gose greba egin ostean libre utzi zuten.[2] Mugimendu abertzalearekin bat egin zuen, Euskal Herriaren defentsa borroka sozial eta ekologikoarekin uztartuz. Mugimenduko pertsonaia nagusietako bat bihurtu da.

Engaiamendu abertzalea

1980ko eta 1990eko hamarkadetan jarduera politiko eta sindikal ugaritan murgildu zen, batez ere Patxa mugimenduaren barnean, eta gero Abertzaleen Batasuna alderdi politikoan, baina baita kultur ekimenetan ere. Orduko hartan, Hotel Montbareko hilketen lekukoa izan zen, non GAL talde parapolizialak lau euskal errefuxiatu hil baitzituen. 1996an, Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia sortu zuen Piztu elkartearekin. Gero, 2000n, Demokrazia Euskal Herriarentzat desobedientzia zibileko mugimendua. 2001ean, Lizarra-Garazi akordioen ondoren, Txetx-ek Abertzaleen Batasuna alderdi politikoko kide gehienek bezala, ez zuen onartu Euskadi Ta Askatasunak (ETA) su-etena bertan behera utz zezan.[3]

Manu Robles-Arangiz Fundazioa eta EHLG

2004an Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) hegoaldeko euskal sindikatuak Ipar Euskal Herrian sortu Manu Robles-Arangiz Fundazioko langile bilakatu zen, eta 2005eko urtarrilean Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzean parte hartu zuen.[4] EHLG Euskal Herriko laborantza ganbera alternatiboa da, ingurumena errespetatzen duen laborantza-eredua defendatzea helburu duena. Estatu frantsesak laborantza ganbera hau auzipetu zuen Laborantza Ganbara frantsesezko Chambre d'Agriculture izenaren itzulpena delakoan. Hortik goiti, Txetx Etcheverryk Euskal Herriko Laborantza Ganbarako laguntza batzordeko burua hartu zuen garaipenera arte. Izan ere, Laborantza Ganbarak auzi guziak irabazi zituen: lehen instantzian 2009an, gero Prefetatak jarri zuen helegitean, 2010ean, eta azkenean Frantziako estatuak bakea eman zion.[5]

Bakegileak

2007ko otsailaren 6an, bere etxean atxilotu zuten[6] eta Poliziaren zaintzapean jarri zuten, 1990eko hamarkadan ETAko jardueretan zerikusirik izan zukeelakoan. Haren aurkako frogarik ezean eta herritarren mobilizazio indartsuaren ondoren, aske utzi zuten, otsailaren 8an, hiru egun atxiloturik egon ondoren.

2016ko abenduaren 16an, poliziak atxilotu zuen, Luhuson, gizarte zibileko beste pertsona batzuekin batean ETAren armak suntsitzeko ekintza batean parte hartzeko prestatzen ari zela.[7] Herritarren eta hautetsien mobilizazio masibo baten ostean, bost atxilotuak aske utzi zituzten, lau egun poliziaren zaintzapean egon ondoren. Aditu batzuen arabera, gertakari hori armagabetzearen historiaren aurrerapauso garrantzitsua da, gizarte zibilak zuzenean parte hartu baitzuen.[8][9]

Engaiamendu ekologikoa

Bizi !

Euskal Herriko beste ekintzaile ekologista batzuekin batera, Bizi! mugimendu ekologista-abertzalearen sortzean parte hartu zuen, 2009ko ekainaren 24an, Kopenhageko goi bileran parte hartzeko asmoz. Mugimendu horren helburua euskal herritarrak berotze globalaren erronkez kontzientziatzea da. Kopenhageko gailurrak porrot egin zuen arren, Bizi! elkarte bihurtu zen ondoko urtean eta jarduera berriak burutzen hasi zen, bereziki 2010eko bukaeran, Alternatiben Herrixka bat antolatzen.

Bestalde, Txetx Etcheverry-k Euskal moneta alternatiboa (euskoa) plantzan ezartzen lagundu zuen. Hori 2013ko urtarrilen sortu zen eta azkar hazi zen. 2020ko erditsutan, kasik bi milioi eusko bazeuden zirkulazioan, 3800 erabiltzaile baino gehiago eta 1000 profesionaleko sarea.[10]

2015eko otsailean, HSBCren aulkien errekisizio operazioan[11] parte hartu zuen. Ekintza honen helburua zen HESBC salatzea Swissleaks eskandaluan zuen erantzukizunagatik. Ondotik, antzeko ekintzak ein ziren Frantzian barna, bereziki, Attac erakundeak buruturik. HSBCk salaketa jarri zuen poliziak Txetx Etcheverry komisaldegira deitu zuen, baina handik libre atera zen.[12]

Alternatiba

Azkenean, 2013ko urriaren 6an Bizi!-k Alternatiba jaialdia antolatu zuen, klima aldaketaren erronkaren aurrean gizartea mobilizatzeko. Milaka pertsona bildu ziren, Baionan, besta giroan.

Horren karietara, Europako gainerako herrietan beste herri batzuk martxan jartzeko deialdia egin zen. Ilusioa piztu zen eta2014 udaberrian, Alternatiba izeneko hainbat kolektibo sortu ziren Frantzian barna, bakoitzak beren Alternatiba herrixka antolaturik. Bizi ! gidari papera jokatzen du beste taldeei metodologiako kit bat emanez, nola ekin azaltzeko. Txetx Etcheverry Alternatibaren Europako koordinaziorako bozeramailea bilakatuko zen orduan.[13]

2014ko udaberrian, jarleku anitzeko bizikletekin (hiru jarlekuko bi eta lau jarlekuko bat) Frantziako Tourreko proiektua abiarazi zen lurraldeek berotze globalaren erronken berri izateko. Bira hau Baionatik hasi zen,[14] 2015eko ekainaren 5ean, Parisera iristeko, irailaren 26an, Pariseko Alternatiba herrixka antolaturik zen bitartean, 187 etapatan 5600 km egin ondoren. 62 000 pertsona baino gehiago mobilizatu zituen bidean.[15]

Pariseko klimaren konferentzia baino pixka bat lehenago, Jon Palaisekin batera, desobedientzia zibilera gehiago bideratu COP21 izeneko indarkeriarik gabeko ekintza elkartea sortu zuen.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Schaub, Coralie. (2014-04-29). «Txetx Etcheverry, agitateur d’idéaux» Libération.fr (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  2. (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  3. Agirre, Maider Galardi F.. «Mertxe Colina» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-01-17). «Euskal Herriko laborantza ganbera, hamar urte bide propioa eginez» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  5. Berria. «Laborantza Ganberaren absoluzio epaia berretsi egin du Paueko Auzitegiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  6. «Txetx-en behin-behineko espetxeratzea» MRA Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  7. Etxague, Bidatz Villanueva. «Gaur deklaratuko dute epailearen aurrean Luhusoko bost atxilotuek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  8. Sagarzazu, Jokin. «Instituzio eta herritarren babesean gauzatuko da armagabetzea gaur» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  9. Begiristain, Edurne. «Espagnac: «Mugitu behar zuela ikusi zuen Frantziak Luhusokoaren ostean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  10. Harri. «Euskoa zenbakitan» Eusko (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  11. «Bizi! eta HSBC, 'narkoen' hiru aulki • ZUZEU» ZUZEU 2015-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  12. Banketik, Filed under; Ekintz; Harrera. (2015-02-17). «Bizi!-k jarlekuak ez dizkio itzuliko HSBC bankuari» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  13. (Frantsesez) «Txetx Etcheverry : « La bataille du climat se joue maintenant, si on la perd, on perd toutes les autres »» Reporterre, le quotidien de l'écologie (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  14. Alternatiba itzulia abiatzen da !. (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  15. (Frantsesez) «Présentation Alternatiba Paris» Alternatiba Paris (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.