Txema Blasco
José María Blasco Etxeguren (Gasteiz, Araba, 1941eko uztailaren 13a - ) euskal aktorea da. Gaztelaniaz egiten zituen filmak.
Txema Blasco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1941eko uztailaren 13a (82 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Biografia
Interpretazio zalea gaztetatik, 1970. hamarraldian Arabako zenbait zinegile amateurrekin kolaboratu zuen. Garai hartan, Tito Aldamarekin batera, pailazo bikote bat sortu zuten eta herriko jaietan, ongintzazko ekitalditan, jaialditan eta abarretan aritzen ziren. 1981. urtean, Segoviako ihesa filmean hartu zuen parte eta hortik aurrera, zenbait proiektu zinematografikotan paper txikiak interpretatuz hasi zen lanean.[1] Paper azpimarragarriak egin ditu Julio Medem zuzendari donostiarraren pelikuletan, bereziki Behiak filmean. Interpretazio horri esker, kontulari gisa zuen lana bertan behera utzi eta aktorea izateari ekin zion profesionalki. Halaber, pelikula laburretan gehien parte hartu duen estatuko aktorea da. Telebistarako ere lan egin izan du.
Filmografia
- Hor duzu hurrengoa (Pello Varela, 1986).
- Azpiko Gizona (Pello Varela, 1987).
- Bi, marra berean (Pello Varela, 1988).
- Eskorpion (Ernesto Tellería, 1989).
- Behiak (Julio Medem, 1991)
- Alas de mariposa (Juanma Bajo Ulloa, 1991)
- Todo por la pasta (Enrique Urbizu, 1991)
- La ardilla roja (Julio Medem, 1993)
- Urte ilunak (Arantxa Lazkano, 1993)
- Tierra (Julio Medem, 1995)
- Morirás en Chafarinas (Pedro Olea, 1995)
- Salto al vacio (Daniel Calparsoro, 1995)
- Suerte (Ernesto Telleria, 1997)
- La hora de los valientes (Antonio Mercero, 1998)
- Atilano, presidente (La Cuadrilla, 1998)
- Cuando vuelvas a mi lado (Gracia Querejeta, 1999)
- Pídele cuentas al rey (José Antonio Quirós, 1999)
- Leo (José Luis Borau, 2000)
- El viaje de Arián (Eduard Bosch, 2000)
- Aunque tú no lo sepas (Juan Vicente Córdoba, 2000)
- Carne de gallina (Javier Maqua, 2001)
- El misterio Galíndez (Gerardo Herrero, 2003)
- Obaba (Montxo Armendariz, 2005)
- El síndrome de Svensson (Kepa Sojo, 2005)
- Las locuras de Don Quijote (Rafael Alcázar, 2006)
- Badaezpada: El vecino afectuoso (Pello Varela, 2007)
- Todos estamos invitados (Manuel Gutiérrez Aragón, 2008)
Telebistan egindako saioak
- Cuéntame cómo pasó
- Motivos personales
- Hospital Central