Txema Abarrategi

Txema Abarrategi Garaigordobil (Aramaio, Araba, 1963 2023ko abuztuaren 20a) euskararen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu zuen euskaltzalea izan zen.[1]

Txema Abarrategi

Bizitza
JaiotzaAramaio, 1963
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza2023ko abuztuaren 20a (59/60 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Enplegatzailea(k)Garabide
Fagor etxetresna elektrikoak

Fagor etxetresnetako euskara planaren zuzendaria izen zen hainbat urtez, aurrez irakasle ere aritu zen. Bere bizitzako azken urteetan Garabide Elkarteko langile izan zen, hizkuntza lankidetza proiektuetan bere alea jartzen. Aramaioko Udalean zinegotzi ere izandakoa da.

2023ko abuztuaren 20an hil zen 60 urte zituela. 2024ko martxoaren 21ean omenaldia egin zitzaion Aramaion Garabide, EMUN, Fagor eta Aramaioko Bertso Eskolak antolatuta.[2]

Euskalgintza

Euskararen aldeko hainbat ekimenetan izan zuen eragile rola:

  • Txirritola Aramaioko euskara elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
  • Goienaren sortze prozesuan parte hartu zuen, Txirritolako ordezkari gisa.
  • Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzakide izan zen hainbat urtez. Horrez gain, bertso mugimenduan askotariko sustatzaile lanak egin zituen. Bere hiru semeak, Sabin, Martin eta Peru bertsolariak dira, azken hori, Arabako bertsolari txapelduna izan zen 2022an.[3]
  • Garabide Elkarteko koordinatzailea izan zen 2014tik aurrera. Bertan jarraitu zuen lanean bere heriotza arte.[4]
  • Gure Esku Dago martxan jarri zenean, herriko taldean parte hartu zuen.

Erreferentziak

  1. Berria. (2023-08-21). «Txema Abarrategi euskaltzalea hil da, 60 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  2. Garabide. «Txema Abarrategiren oroimen gozoa, Aramaioko areto betean» Garabide (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. «Txema Abarrategi hil da» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  4. «Txema Abarrategi Garaigordobil euskaltzale aramaioarra hil da - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.