Txelo Auzmendi Jimenez

Txelo Auzmendi Jimenez (Araia, Araba, 1960eko urriaren 31) Terapia Okupazionalean diplomatua eta politikaria da.

Txelo Auzmendi Jimenez

Alkate

Bizitza
JaiotzaAraia, 1960ko urriaren 31 (63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta terapeuta
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

2023ko ekainaren 17an Asparrenako alkate bilakatu zen, hirugarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1][2]

Biografia

Terapia Okupazionalean diplomatua, arlo soziosanitarioan lan egin du hogeita hamar urte baino gehiagoz Arabako Gizarte Zerbitzuetan, Arreta Goiztiarraren eta Dibertsitate Funtzionalaren arloetan.

Zortzi urtez Asparrenako Udaleko zinegotzia izan zen eta 2015etik udalerriko alkatea da. Gainera, Arabako Lautadako Kuadrillako batzarkidea izan da hiru legegintzalditan, eta Eudeleko eta Tokiko Gobernuen Batzordeko Lurralde eta Batzorde Exekutiboetan parte hartu du azken bi legegintzaldietan.

Nerabezarotik, elkarte eta mugimendu sozial, kultural eta politikoetan parte hartu du, eta, horien bidez, udal-eremuan eta nazioarteko lankidetza-kanpainetan parte hartu du.[3]

2023ko urtarrilaren 23an udal hauteskundeetako zerrendaburu izango ziren pertsonak hautatzeko prozesua amaitu zen eta Txelo Auzmendiren hautagaitza berritu zuten.[4]

2023ko ekainaren 17an alkate bilakatu zen Euskal Herria Bilduko bere kideen botoa jaso ondoren.[5]

Erreferentziak

  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  2. Pedro, Eva San. (2023-06-17). «Txelo Auzmendi sigue al frente de Asparrena cuatro años más» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  3. «EH Bilduko kideek beste hamalau udalerrietako hautagaitzak berretsi dituzte Araban» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  4. González, M.. (2023-01-30). «EH Bildu elige a Txelo Auzmendi e Iratxe del Barco en la Llanada» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  5. Pedro, Eva San. (2023-06-17). «Txelo Auzmendi sigue al frente de Asparrena cuatro años más» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.