Txell Alarcón
Txell Alarcón Otero (Bartzelona, 2003ko uztailaren 31) bartzelonar saskibaloi jokalari profesionala da, eta Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan jokatzen du.
Txell Alarcón | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bartzelona, 2003ko uztailaren 31 (20 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Biografia
Bartzelonan jaio zen 2003an. Hiriko Safa Claror taldean hasi zen jolasten. 2014. urtean Snatt´s Sant Adriara pasatu zen, eta hantxe hasi zen Kataluniako eta Espainiako selekzioetan lehiatzen. 2020ko denboraldirako, Logroñoko Promete Campusean joan zen, 2020-2022 denboraldietarako.[1][2][3][4]
Ondoren, Gasteizera iritsi zen, hurrengo bi denboraldietan jolasteko, 2022tik 2024ra, Kutxabanken Araski AES taldean.[5][6]
Klubak
- -2014: Safa Claror.
- 2014-2020: Snatt´s Femení Sant Adria.
- 2020-2022: Campus Promete, Logroño
- 2022-2024: Kutxabank Araski AES, Vitoria-Gasteiz
Selekzioak
Kataluniak eta Espainiak kategoria apalagoetan hautatu zuten (Kataluniako txapeldunordea Mini 14/15, Kataluniako txapeldunordea Gaztetxoak b 2015/2016, Kataluniako txapelduna 2016/2017, Haurren Espainiako txapeldunordea 2016/2017, Kataluniako eta Espainiako txapelduna Kadete 2017-2018 eta Espainiako txapeldunordea Kadete 2018-2019).[7]
2003an, pandemiak U17 Munduko Txapelketarik gabe eta U18 Europarrik gabe utzi zituen. Munduko Txapelketa jokatu zuen beste belaunaldi batekin. Eta Soprongo Europakoa U20F-rekin 2022an.[8]
Palmaresa
- Emakumezkoen Ligako triplistarik onena 2020-2021 denboraldian, Campus Prometerekin.[9]
- Lehen postua: Emakumezkoen Liga 2 - 19/20.
- Brontzezko domina: Europako Txapelketa, U16 - 2019.[10]
- Europako txapelduna U20A - 2022.[11]
- Puntuatzailerik handiena eta MVP Europako U20 - 2022 finalean.[12]
Txapelketa nazionalak
Titulua | Kluba | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Kataluniako Mini Txapelketak | F.Sant Adriá | Espainia | 2015 |
Kataluniako Barne Txapelketak | F.Sant Adriá | Espainia | 2016 |
Kataluniako Intantil Txapelketa | F.Sant Adriá | Espainia | 2016 |
Espainiako Barne Txapelketak | F.Sant. Adria | Espainia | 2016 |
Kataluniako eta Espainiako Kadete Txapelketak | F.Sant Adriá | Espainia | 2017-2018 |
Kataluniako eta Espainiako Kadete Txapelketak | F.Sant Adriá | Espainia | 2018-2019 |
Sariak eta aintzatespenak
- 2003ko belaunaldiko izarra[13].
Erreferentziak
- «¿Quién es Txell Alarcón, la apuesta de Campus Promete para LF siendo aún junior?» Gigantes del Basket 2020-06-09.
- «Txell Alarcón renueva con el Campus Promete» Mundo Deportivo 2021-07-20.
- «Txell Alarcón» Regeneracom Sports.
- «Competiciones FEB» baloncestoenvivo.feb.es.
- «Txell Alarcón, juventud y talento para el Kutxabank Araski» FEB.
- «Kutxabank Araski ficha a la escolta Txell Alarcón y refuerza su juego exterior» EITB 2022-06-21.
- «Txell Alarcón» Regeneracom Sports.
- «Txell Alarcón, una temporada para el recuerdo y un ilusionante verano por delante» FEB.
- «Txell Alarcón renueva con el Campus Promete» Mundo Deportivo 2021-07-20.
- Alarcón Txell. 2020-11-02.
- ««El buen rollo nos puede llevar muy lejos»» El Correo 2022-08-23.
- «La U20F vuelve al trono europeo» FEB.
- «Txell Alarcón y las medallistas de la competitividad» FEB.