Txeboksary

Txeboksary[1] (errusieraz: Чебокса́ры; txuvaxeraz: Шупашкар, Šupaškar) erdialdeko Errusiako hiri eta ibai-portua da, Volgaren ertzean dagoena. Txuvaxiaren hiriburua da. 2010ean 453.721 biztanle zituen[2].

Txeboksary
Чебоксары
Errusiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Txuvaxia
AlkateaOleg Kortunov (en) Itzuli
Izen ofizialaerrusieraz: Чебокса́ры
txuvaxeraz: Шупашкар
Jatorrizko izenaЧебоксары
Posta kodea428000–428038
Geografia
Koordenatuak56°08′N 47°15′E
Map
Azalera250,87 km²
Altuera150
Demografia
Biztanleria489.498 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea1.808,59 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1469
Telefono aurrizkia8352
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAntalya, Eger, Santa Clara, Krasnoiarsk eta Penza
Hizkuntza ofizialatxuvaxera eta errusiera
http://www.gcheb.cap.ru

Historia

Idatziz jasotako Txeboksaryri buruzko lehenengo agiria 1469. urtekoa da, errusiar soldaduek hiritik igaro zirelako, Kazango khanerrira bidean. Hala ere, aztarnek antzinagoko datuak ematen dituzte: XIII. menderako, bertan Veda Suvar bulgariar hiria zegoen, eta mongolak sartu ziren hirian geroago.

1555. urtean errusiarrek gotorlekua eraiki zuten eta kokalekua ere ipini zuten bertan. XVII. mende amaierarako Volga eskualdeko merkataritza-hiri garrantzitsua zen. 1781. urtean Kazan probintziako hiriburu izendatu zuten. XX. mende hasieran 5.500 biztanle inguru zeuden hirian, eta zerrategia eta lantegi txiki mordoa zeuden.

1939. urtean trenbidez Kanax hiriarekin lotu zutenetik, hazkunde eta garapen handia izan zuen, ekonomia-gune garrantzitsu bihurtuz. 1965. urterako 163.000 biztanle zituen.

Txeboksaryn hogeita bost eliza eta lau monasterio daude, XVI. mendetik hona eraikitakoak.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
189719261939195919701979198920022010
4 600 9 000 31 000 94 000 209 000 307 600 419 592 440 621 453 721

Ekonomia

Industria-jarduera hauek dira nagusiak: ehungintza, zurgintza eta larruzko gaiak. Zentral hidroelektriko bat ere dago.

Hezkuntza

Txuvaxia Ulianov Unibertsitate Estatala dago Txeboksaryn.

Klima

Txeboksaryn klima kontinental hezea dago, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Neguak oso hotzak eta udak freskoak izaten dira. Azaro amaieratik martxo amaiera arte, lurra elurrez estalirik egoten da.

    Datu klimatikoak (Txeboksary)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -9.4 -7.4 -1.5 8.5 18.4 22.2 24.2 22.0 15.5 6.6 -1.2 -6.2 7.6
Batez besteko tenperatura (ºC) −12.9 −10.7 −5.1 4.3 12.6 16.6 18.8 16.6 10.6 3.1 −3.4 −9.1 3.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -16.4 -14.1 -8.5 0.4 7.7 11.9 14.4 12.4 7.2 0.8 -5.8 -12.2 -0.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30 24 24 35 40 66 71 64 54 53 43 34 538
Prezipitazio egunak (≥ ) 9 7 6 7 7 10 10 9 9 11 10 9 104
Iturria: worldweather.org [3]

Iruditegia

Hiriko badiaren ikuspegia
Hiriko badiaren ikuspegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.