Txato Olabarri
Txato Olabarri —jatorrizko izena: Klaudio Olabarri— (Arrigorriaga, Bizkaia, ? - Zarateko benta, Zizurkil-Aia, Gipuzkoa, 1936ko irailaren 18a[1]) Eusko Abertzale Ekintzako (EAE/ANV) kidea eta eusko gudaria izan zen, Espainiako Gerra Zibilean hil zen alderdi horretako lehen eusko gudaria, oso sona handikoa bere alderdian eta jaioterrian. Haren omenez, Eusko Gudarosteko 6. batailoiari Olabarri batailoia izena jarri zioten. Era berean, haren omenez Eusko Abertzale Ekintzak monolito bat eraiki zuen Aritxulegin, eta urtero, Gudari Egunean, omenaldia eskaintzen die hari eta borrokan hildako Euskal Herriko ezker abertzaleko gainerako militanteei.[2]
Txato Olabarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrigorriaga, ? |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Zizurkil, 1936ko irailaren 18a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Vargas Alonso, Francisco Manuel: Los Batallones de los Nacionalismos Minoritarios en Euzkadi: ANV, EMB, STV (1936-1937)
- Ramón SOLA: «EL PSOE, contra su aliado de trincheras y gobiernos», Rebelión, 2008-02-04.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.