Txapin

Txapinak Gipuzkoan bereziki etxe barruan ibiltzeko erabiltzen diren oinetakoak dira. Kanpoko oinetakoak baino bigunagoak dira eta zoru laua izaten dute, erosoago ibili eta aiseago garbitzeko. Hare gehiago ume txikietan jartzen zaie puntuz egindakoak eta xingola baten bidez orkatilan lotuak.

Nafarroako zenbait eskualdetan txapin edo txapinak izenarekin galtzerdiei deitzen zaiei.

Historia

XX. mendearen hasieran Gipuzkoan dantzariek eramaten zituzten Txapin edo abarka zuriak edo beltzak ziren. Gehienetan taldekide dantza zen zehazki Legazpiko ezpata-dantzan[1], dantza hauetan emakumeak zein gizonak dantza egiten zuten.

Idatzi zaharretan dantzarien oinetakoak kontuak ageri direnean, zapata edo txapin modukoak ageri dira, askotan dantzari bakoitzak bordatu edota zintekin apainduak.

Erreferentziak

  1. kuarrenta. «Txapin beltzak jantzi dituzte Legazpiko ezpata-dantzariek» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.