UEFAko Txapeldunen Liga
UEFAko Txapeldunen Liga edo UEFA Champions League UEFAk urtero antolatzen duen Europako futbol kluben txapelketa da. Mundu mailan, hain zuzen ere, ligarik garrantzitsuena da.
UEFAko Txapeldunen Liga UEFA Champions League | |
---|---|
Antolatzailea | UEFA |
Sorrera | 1955-56 (Europako Kopa) 1992-93 (Txapeldunen Liga) |
Eremua | Europa |
Taldeak | sailkatuak: 32 guztira: 77 |
Garaipen gehien | Real Madril (14 Kopa) |
Txapelduna | Manchester City (2022-23) |
Webgunea | es.uefa.com |
Historia
Lehenengo edizioa 1955ean hasi zen Europako Klub Txapeldunen Kopa (frantsesez Coupe des Clubs Champions Européens) edo Europako Kopa izenarekin. Bertan Europako liga desberdinetako txapeldunek hartzen zuten parte eta eliminatorioak jokatzen ziren finalera iritsi arte. Lehenengo bost txapelketak Espainiako Real Madril taldeak irabazi zituen. 1992-1993 urtean liga formatua ezarri zen eta gaur egungo UEFAko Txapeldunen Liga izena hartu zuen.
2019-2020 denboraldian COVID-19 pandemiak erabat baldintzatu zuen txapelketa. Hiru hilabeteko etenaren ondoren abuztuan txapelketari berrekin zitzaion eta final laurdenetatik aurrera Lisboan jokatu ziren kanporaketa guztiak partida bakarrera.
Trofeoa
Urteetan zehar diseinu desberdina izan du Trofeoak. Gaur egungoari "belarri handia" deitzen zaio dituen helduleku handiengatik. Txapelketaren irabazleak urte osoan izaten du bere bitrinetan, eta hiru aldiz jarraian edo bost aldiz tartekatuta irabazten duenak beretzat gordetzen du. Sei klubek lortu dute saria eskuratzea:
Talde onenak
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
Palmaresa
- (luz), luzapenaren ondoren.
- (pen), penalti jaurtiketak.
Garaipenak
Taldeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Real Madril | 14 | 1956, 1957, 1958, 1959, 1960, 1966, 1998, 2000, 2002, 2014, 2016, 2017, 2018, 2022 |
AC Milan | 7 | 1963, 1969, 1989, 1990, 1994, 2003, 2007 |
Liverpool FC | 6 | 1977, 1978, 1981, 1984, 2005, 2019 |
FC Bayern Munich | 6 | 1974, 1975, 1976, 2001, 2013, 2020 |
FC Barcelona | 5 | 1992, 2006, 2009, 2011, 2015 |
Ajax Amsterdam | 4 | 1971, 1972, 1973, 1995 |
Manchester United | 3 | 1968, 1999, 2008 |
Inter Milan | 3 | 1964, 1965, 2010 |
SL Benfica | 2 | 1961, 1962 |
Nottingham Forest | 2 | 1979, 1980 |
Juventus FC | 2 | 1985, 1996 |
FC Porto | 2 | 1987, 2004 |
Chelsea FC | 2 | 2012, 2021 |
Celtic FC | 1 | 1967 |
Feyenoord Rotterdam | 1 | 1970 |
Aston Villa | 1 | 1982 |
Hamburger SV | 1 | 1983 |
FC Steaua Bucuresti | 1 | 1986 |
PSV Eindhoven | 1 | 1988 |
Belgradeko Izar Gorria | 1 | 1991 |
Olympique de Marseille | 1 | 1993 |
Borussia Dortmund | 1 | 1997 |
Manchester City | 1 | 2023 |
Federazioka
Herrialdea | Garaipenak | Garaipenak |
---|---|---|
Espainia | 19 | Real Madril (14), FC Barcelona (5) |
Ingalaterra | 15 | Liverpool FC (6), Manchester United (3), Nottingham Forest (2), Chelsea FC (2), Aston Villa (1), Manchester City (1) |
Italia | 12 | AC Milan (7), Inter Milan (3), Juventus FC (2) |
Alemania | 8 | FC Bayern Munich (6), Hamburger SV (1), Borussia Dortmund (1) |
Herbehereak | 6 | Ajax Amsterdam (4), Feyenoord Rotterdam (1), PSV Eindhoven (1) |
Portugal | 4 | SL Benfica (2), FC Porto (2) |
Eskozia | 1 | Celtic FC |
Errumania | 1 | FC Steaua Bucuresti |
Jugoslavia | 1 | Izar Gorria |
Frantzia | 1 | Olympique de Marseille |