S.D. Txapel Aundi
Txapel Aundi Donostiako kirol eta gastronomia elkartea da, Martutene auzokoa. 1956an sortua, hainbat ekimen eta arlo landu izan ditu bere historian zehar: festak, txirrindularitza (criteriuma antolatzen dute udazkenean), herri-kirolak, eta arraunketa.
Arraunketa saila
Elkartea Urumearen ertzean izanik, arraunean aritzeko baliabideak eta aukera zituztela ikusi zuten; hala, 1960ko hamarkadan batel eta trainerillak uretaratu zituzten.
Garaipen garrantzitsuena, 1962an lortutako Espainiako Trainerilla Txapelketa izan zen. Honako tripulazio hau izan zuen tostetan: Rafael Almandoz, Tiburcio Etxeberria, "Bixentiko" Elizondo, J.M. Lizeaga "Ubillos", Antonio Oliden, Victor Sarasola eta Klaudio Etxeberria "Gorria".
Garaipenak
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 1962.
- Gipuzkoako Trainerilla Liga (2): 1961[1] eta 1962.
- Bermeoko trainerilla estropadak (1): 1961.
Kanpo-loturak
- Txapel Aundi trainerillaren 1961eko argazkiak Kutxatekako argazki-galerian
Erreferentziak
- Txapel Aundi Gipuzkoako Batel Liga irabazten NO-DOko dokumentala (05:04 minututik aurrera)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.