Txantxar

Txantxarra mikroorganismoek sortutako azidoen eraginez hortzetako plakan gertatzen den infekzioa da. Hauek hortzaren ehun gogorraren suntsipena eragiten dute, hau da, esmaltearen suntsipena.[1] Txantxarra Streptococcus mutans, Lactobacillus acidophillus eta Actinomyces viscosus bakterioek eragiten dute[2]. Gaixotasun kronikoa da, hau da, behin garatu ondoren ez da sendatzen.[3]

Txantxar
Deskribapena
Motateeth hard tissue disease (en) Itzuli
caries (en) Itzuli
EspezialitateaOdontologia
Arrazoia(k)azukre, Lactobacillus
Streptococcus mutans
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakaluminum chloride hexahydrate (en) Itzuli, sodium fluoride (en) Itzuli, tin(II) fluoride (en) Itzuli eta Amine Fluoride (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK02, K02.6 eta K02.9
GNS-9-MK521.0, 521.07, 521.00 eta 521.06
GNS-10K0202.
DiseasesDB29357
MedlinePlus001055
eMedicine001055
MeSHD003731
Disease Ontology IDDOID:216
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Txantxarra, gaixotasun periodontalarekin batera da hortz gabeziaren errudun nagusia, gutxi gorabehera munduko 65 eta 74 urteko %30-ak ez dute hortz naturalik.[4]

Eragileak

  • Azukreak: Txantxarra eragiten duten bakterioak elikatzen dituzte.
  • Erretzeak: Tabakoak bakterio hauen aurkako babesa ahultzen du.
  • Estresa: Ahoko babesaren jaitsiera eragiten du, listuaren produkzioa gutxitzen da eta bakterioek azukreak degradatzean sortzen dituzten azidoak indartsuagoak dira, txantxarraren agerpena erraztuz.[5]
  • Ahoko higiene ahulak: Ez badira hortzak garbitzen, bakterioak ahoan gelditzen zaizkigun elikagaien bidez elikatu daitezke, txantxarra eraginez.[6]
  • Diabetesa: Diabetesa duten pertsonek ez badute kontrolpean odoleko glukosa maila, txantxarra sortzen duten bakterioek bizirauteko probabilitate gehiago dute, honen agerpena handituz.

Bakterio plaka

Hortzen gainazala estaltzen duen mintz fina kolore gardenekoa da, eta esmaltearen gainean kokatzen da. Mintz honetan ahoan ditugun bakterioak erantsi egiten dira, eta erantsitako bakterioen arabera bi plakek dute zerikusia txantxarrarekin:

  • Plaka kariogenikoa: hortzen gainazalean azidoak askatzen dituena, hau minduz. Txantxarraren eragile nagusia da, eta ondoren aipatutako bakterio espezieek eragiten dute nagusiki.
  • Plaka periodontopatogenikoa: gaixotasun periodontalen eragilea (Gingibitis eta periodontitis adibidez). Plaka honek txantxar erradikularrarekin erlazionatuta dago.[7]

Etapak

Txantxarraren sorrerak hiru etapa ditu nagusiki:[2]

Hortz tarteetan harrapatuta geratzen diren janari ondarrek eta ahoan dauden mikroorganismoek hortz-plaka sortzen dute. Hortz-plaka handitu eta azidoak sortzen hasten dira.

Karbohidratoen hartziduragatik plakaren azidotasuna aldatu egiten da eta esmaltearen azaleko geruzak desmineralizatu egiten dira.

Esmaltea desmineralizatu ondoren txantxarra dentinara iristen da eta mikroorganismoek dentina entzima proteolitikoen bidez erasotuko dute.

Txantxarra tratatzen ez bada hortz-muinera iristen da, bertan nerbio eta odol hodiak daude eta hauek kutsatzen badira gaixotasun periodontalak eragin daitezke.

Eragile nagusiak

Streptococcus mutans[2]

  • Hortzen gainazal lauetara atxikitzeko mekanismo desberdinak ditu.
  • Polisakarido exogenoak metabolizatzeko entzima desberdinak ekoizten ditu.
  • Azidogenoa da, azukreak azido bihurtzeko ahalmena du.
  • Azidofiloa da, ingurune azidoetan hazteko ahalmena du.
  • Azidurikoa da, ingurune azidoetan azidoak ekoizten jarraitzeko ahalmena du.

Lactobacillus acidophilus[2]

  • Azidogenoa.
  • Azidofiloa.
  • Azidurikoa.
  • Ahalmen proteolitikoa du, proteinen degradazioa eragiten duten entzimak jariatzen ditu.

Actinomyces viscosus[2]

  • Azidogenoa.
  • Finbriak ditu, atxikidura lortzeko. Finbriak bakterio batzuen azalean dauden luzakin fin eta motzak dira, egitura proteikoa dutenak. Hauen zeregina bakterioak gainazal desberdinei atxikitzea da.
  • Ahalmen proteolitikoa.

Sailkapena

Infekzioaren kokapenaren arabera, nagusiki bost motako txantxarrak bereizten dira:[8]

Txantxar motak

I: Oklusala

  • Adin txikieneko pertsonetan arruntena da
  • Hortz atalen gainazal murtxikatzailean agertu, atzeko haginetan (koroaren goikalde zonaldean).
  • Detekzioa oso erraza da, esmaltearen goikaldearen dekolorazioan datza.

II:  Interproximala

Atzeko eta aurreko haginetan atera, eta hortzen arteko elkarketan kokatzen da txantxarra. Ez dira errazak detektatzeko, ondorioz erradiografiaren laguntza behar da.

III: Interdentala

Hauek ere bi hortzen arteko espazioan kokatzen dira, baina aurrekoarekin desberdinduta hauek aurrekaldeko hortzetan ateratzen dira, ebakortzetan.

IV: Interproximal inzisala

Interdentalaren hortz kokapen berdina baina hauek ertz inzisalean ateratzen dira.

V: Radikularra

Denbora igarotzean eta gaixotasun periodontala eragin ondoren, ohikoena da hortzaren beheko zatia bakteriaz betetzea. Horrela, hortzaren sustraia azaltzen da, hau da, hortz oiaz estalita zegoen hortzeko beheko zatia. Esmalte dentalak ez duelako babesten, bakterioen plakak dentina zuzenean eragiten du eta ohikoa da zulotxoak garatzea.

Biokimika

Txantxarraren prozesu biokimikoa.

Garbiketa desegokiaren ondorioz hainbat bakterio agertzen dira. Hauek pertsonaren karbohidratoak erabiltzen dituzte energia lortzeko eta euren polisakaridoak ekoizteko. Bakterioek hainbat prozesu metabolikoengatik karbohidratoak degradatzen dituzte; glukolisia eta fermentazioa. Prozesu hauen bidez hainbat azido organiko sortzen da eta honekin batera protoien sintesia. Protoi hauek hortzaren ehun gogorrarekin, esmaltea, hidroxiapatitaz osatua dagoena (Ca10(PO4)6OH2), kontaktuan sartzen da disoluzioa bat sorrarazten, beste modu batera esanda, txantxarra sortzen.

Gertatutako erreakzio kimikoa:



Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Caries. 2019-04-26 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  2. (PDF) Txantxarra. .
  3. García Bacallao, Lourdes; Núñez, Daniel Pedro. (2010-6). «Bioquímica de la caries dental» Revista Habanera de Ciencias Médicas 9 (2): 156–166. ISSN 1729-519X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Caries» www.webconsultas.com 2010-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  5. Urruzola Arrate, Manex. (2011). Txantxarraren aurka, onena listua. Elhuyar.
  6. Agirre, Jabier. (1990). Hortzaginen higienea. Elhuyar.
  7. (Gaztelaniaz) «Caries: ¿qué tipos hay? | Clínica dental Ferrus & Bratos» Ferrus&Bratos 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Clasificación de las cavidades dentales, según Black» Blog de ILERNA Online 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.