Txantiloi arte

Txantiloi artea kaleko artearen aldagaietako bat da, graffitiaren aldagai bat, zeina bere ingelesezko izenarekin ere ezaguna dena: stencil edo stencil art.

X10 kaleko artista euskaldunak txantiloiaren teknikarekin marraztutako irudiak, Ekain eta Santimamiñeko zaldi eta bisonteak 21. mendera ekarriz.

X10 artista euskaldunaren aburuz[1], "txantiloi edo stencil-a teknika bat besterik ez da, paper, kartoi edo dena delakoan irudi bat moztu eta hori oinarri bezala erabilita spray-ez margotzea, bukaeran zuloetatik pasatu den margoa bakarrik markatua gelditzen delarik".

Munduko kale-artisten artean, ezagunena den Banksyk sarri erabiltzen duen teknika da.

Iruditegia


Erreferentziak

  1. «X10: stencil edo txantiloi artearen maisu euskaldun bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.