Txangurru

Txangurrua[1] edo langusta-karramarroa[2] (Maja squinado) Brachyura subordenako krustazeo bat da. Neurri handiko karramarro migratzailea da. Maiz, Cancer pagurus espeziekoei ere deritze txangurru.

Txangurrua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaMajidae
GeneroaMaja
Espeziea Maja squinado
[[|]]

Ezaugarriak

Oskola arantza eta konkor handiz beteta dago eta 20 zentimetroko diametroa izan dezake, 2.500-3.000 g inguru pisatzeraino.

7 edo 8 urte bizi dira naturan, Ozeano Atlantikoaren iparraldeko eremuetan eta Mediterraneo itsasoan. Organismo mota ugariz elikatzen da, hauen artean nagusienak honakoak direlarik: neguan algak eta moluskuak, udan berriz itsas trikuak eta itsas luzokerrak.

Emeak urteko lau aldiz ugaldu daitezke, eta 50.000-500.000 arrautza errun urtean.

Arrantza

Arrantza otarrez edo sarez egiten da eta legezko tamaina minimoa 120 mm da.

Frantzia da ekoizle nagusia, urtean 5000 tona, ekoizpenaren %70. Erresuma Batuak %10, Anglo-normandar uharteak 6%, Espainiak %3, Irlandak %3, Kroaziak %2, Portugalek %1 ekoizten dute, eta gainontzekoa Montenegrok, Danimarkak eta Marokok,[3]

Sukaldaritzan

Sakontzeko, irakurri: «Txangurru (gastronomia)»
Txangurrua Asturiasko El Rinconín Txoko edo Elkarte Gastronomikoan jateko prest.

Txangurrua oso estimatua da gastronomian, batez ere euskal sukaldaritzan. Aipatzekoa da Txangurrua Donostiako eran, mamia papurtu eta barazki saltsarekin nahastu ondoren oskola bete eta labean sartzean datzana.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.