Txakurkros

Txakurkrosa txakur bati lotuta egiten den kross lasterketa da, bereziki neguan praktikatzen dena. Mushing delakoaren modalitateetako bat da. Normalean lurzoru gainean egiten da baina batzutan elur gainean ere lehiatzen da. Orokorrean 5 eta 10 kilometro artean izaten dituzte txakurkros lasterketek. Lasterketa gehienak egun bateko probak izaten dira, baina badaude gutxi batzuk etapa ezberdinetan zehar lehiatzen direnak. Lasterketa hauek erabat lauak izan daitezke edo menditusak eta teknika handiko lasterketak. Euskal Herrian batez ere bigarren motako lasterketak egiten dira, bertako orografiarengatik.

Philippe Wéry, Belgikako txakurkros txapelduna

Europa mailan zaletasun haundia duen kirola da, eta Euskal Herrian bertan ere geroz eta ezagunagoa da. 2008 urtean izan zen Euskal Herrian lehiatu zen aurrenengo lasterketa, Errenteriako txakurkrosa. Geroztik kirol hau asko hazi da. Gaur egun Gipuzkoan 6 lasterketa daude eta hauek Gipuzkoako txakurkos liga osatzen dute. Bizkaian beste bi proba lehiatzen dira. Nafarroan ere txakurkros lasterketa bat antolatzen da. Txakurkros taldeei dagokionez, Gipuzkoan 4 txakurkros talde daude.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

http://www.txakurkros.com/

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.