Txakur kalea
Txakur kalea Bilboko alde zaharraren kale historiko bat da. Izena Txakurraren iturritik datorkio. Bidebarrieta kalearen ertz batean dago.
Txakur kalea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Demografia |
Kokalekua
Bilboko Zazpi kaleeetan, Bidebarrieta kalearen ertz batean dago.
Izena
Hainbat mendez San Migel esan zioten kale horri, eta iturriari San Migeleko txorrotak, San Migeleko edo Larrinagako dorrearengatik hain zuzen. Dorrea Donejakue Plazatxorako sarbidean zegoen. XV. mendean eraiki zuten Larrinagatarrek, eta gero Victoria de Lezeatarren eskuetara pasa zen. Sarreraren goiko aldean Santuaren irudi bat zeukan. Dorre hori 1850ean eraitsi zen. 1800eko eraberriketaz geroztik, bilbotarrek gutxi gora-behera lehoi itxura zuten txorroten buruak txakurraren buruak zirela pentsatu zuten, eta hortik aurrera, horrela deitzen hasi zitzaion.
Herritarren artean Ereinotza izenaz ere izan zen ezaguna, kale horretako etxe baten patioan zegoen ereinotz batengatik.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |