Txabusina
Txabusina soingaineko erako jantzia da, belaunetaraino luzatzen dena. Aldaera anitz ditu: bainurako txabusina eskuoihalen ehun berdinaz dago egina, eskuz lotzen den gerriko batez dago lotzen da eta bainatu ondoren gorputza lehortzeko erabili ohi da; etxerako txabusina etxeko beroki moduan erabili ohi da eta gerriko batez lotzen da; lanerako txabusina zuriak eta botoidunak izaten dira eta ohikoak dira ospitale, osasun-zentro eta laborategietan, kaleko jantzika toki horietan erabili ohi diren produktuetatik babesteko.

Txabusina.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.