Txabi Basterretxea
Txabi Basterretxea edo Francisco Javier Basterretxea Irurtzun (Madril, 1954ko martxoaren 3a - Hondarribia, 2010eko urriaren 21a), euskal zinemagile bat izan zen.
Txabi Basterretxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1954ko martxoaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Hondarribia, 2010eko urriaren 21a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
Nestor Basterretxea eta María Isabel Irurzuren semea. Bartzelonan argazkilaritza ikasketak egin zituen. Joxean Muñoz bere lankidearekin proiektu asko landu zituen kultura arloan, Tipula, kultura kudeaketarako enpresatik. Atarian erakusketa izan zen esanguratsuena. Erakusketa hartan Donostiako historiaren eta nortasunaren begirada zabal bat ematen zuten. Espainiako zinemaren Goya saria eskuratu zuen 2001. urtean, Joxean Muñozekin batera, Karramarro uhartea animaziozko filmagatik.
Lanak eta sariak
- 1985.-Sarri-sarri Bideoklipak Gasteizko Lehenengo Bideo Festibala irabazi zuen Gasteiz
- 1998.-Tortolika eta tronbon
- 2001.-Karramarro Uhartea.- Animazio film onenaren Goya Saria
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.