Tx

Tx edo tx euskal digrama bat da.

Erabilera idatzia historian

Euskara

Tx eta tx digramak egun euskarazko /tʃ/ txistukari afrikari sabaikaria adierazteko erabiltzen da. Euskarazko lehen testuetan batez ere ch, tch eta x erabili baziren ere[1][ohar 1], Joan Filipe Belak XVIII. mendean tx erabili zuen gaurko tx eta tsaren soinuak adierazteko[2][ohar 2].

Digrama XX. mende hasieran zabaldu zen Euskal Herriko hegoaldean, Sabino Arana 1888an tx idazten hasi zenetik. Henrike Knörrek iradoki zuen Aranaren ideia hura Bartzelonan hartu zuela, 1883 eta 1888 urteen artean han bizi zelarik[3]: tx katalanez ere erabiltzen da, euskarazko soinu berarekin, Erdi Arotik gaur arte[4].

Oharrak

  1. Adibidez, Etxepare eta Lazarragako testuetan ch dugu, Leizarraga eta Axularrenetan tch, eta Oihenartek x erabili zuen.
  2. XVII. mendean, Tartasek ere tx erabili zuen gaurko ts adierazteko.

Erreferentziak

  1. Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3..
  2. Peillen, Txomin. (1983). «Bela-ko zaldunaren Zuberotar hiztegia, XVIII.mendean» Fontes Linguae Vasconum 41-42: 127-146..
  3. Knörr, Henrike. (1991). «Acerca de la normativización de la lengua vasca» Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca 1: 145-164..
  4. Frías, Xavier. (2001). «Introducción a la ortografía iberorrománica medieval» Ianua. Revista Philologica Romanica Suplemento 02.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.