Twyla Tharp

Twyla Tharp (Portland, Indiana, 1941eko uztailaren 1a) estatubatuar dantzaria eta koreografoa da. Dantzan hasi aurretik, musika ikasi zuen. Dantzan, Anna Pavlova dantzariarekin hasi zen, eta dantza-mota guztiak landu zituen (klakea, dantza modernoa eta abar). Paul Taylorren konpainian aritu ondoren, lehenengo koreografiak antolatu zituen: Tank Drive (1965) eta Tam (1967) abangoardiako esperimentu gisa aurkeztu ziren. Oso ondo zaintzen du musikaren eta dantzaren arteko harremana, eta ospetsu egin zen bere estilo bizia, jazz, rock eta jerkarekin nahasia, Push Comes to Shove (1977) eta Sinatra Suite (1983) lanetan. Zineman, Hair (1978), Ragtime (1980), Amadeus (1984) eta Soleil de nuit (1985, Barishnikovekin) filmetako dantzak sortu zituen. American Ballet Theatreko zuzendari artistikoa izan zen Barixnikovekin 1988tik 1989ra. Parisko operan dantza-zuzendaria zela, As Time Goes By lana gehitu zion hango errepertorioari, eta Rules of the Game (1989) sortu zuen. Isabelle Guérin eta Patrick Dupondentzat Grand Pas, Rythm of the Saints (1991) lana osatu zuen 1991n. Bestalde, hiru liburu idatzi ditu Tharpek: Push Comes to Shove autobiografia (1992), The Creative Habit: Learn It and Use It for Life (2003) eta The Collaborative Habit (2009).

Twyla Tharp

Bizitza
JaiotzaPortland (Indiana), 1941eko uztailaren 1a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
Pomona College
Columbia Unibertsitatea
San Bernardino Valley College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, idazlea, dantzaria eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

twylatharp.org
IMDB: nm0857087 IBDB: 16324
Musicbrainz: ac8599cc-dfe1-47c4-8c6d-4500e3d41df7 Songkick: 2308279 Discogs: 357843 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.