Two for the Road
Two for the Road (euskaraz Bi Errepidean) 1967ko Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia-drama filma bat da. Albert Finney, Audrey Hepburn, William Daniels eta Eleanor Bron aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Henry Mancinik konposatu zuen.
Two for the Road | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | Two for the Road |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Paris, Saint-Tropez eta Niza |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stanley Donen |
Gidoigilea(k) | Frederic Raphael |
Antzezlea(k) | |
Albert Finney Audrey Hepburn William Daniels Eleanor Bron Claude Dauphin Nadia Gray Georges Descrières (en) ![]() Jacqueline Bisset Judy Cornwell Olga Georges-Picot Albert Michel Cathy Jones Denise Péron Hélène Tossy Irène Hilda Jacques Hilling Jean-François Laley Karyn Balm Moustache Patricia Viterbo Paul Mercey Robert Le Béal Yves Barsacq Mario Verdon (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Donen |
Edizioa | Richard Marden Madeleine Gug (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Henry Mancini |
Argazki-zuzendaria | Christopher Challis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bere garaian eta bere argumentuaren azalpen ez linealari esker filma esperimentaltzat jo zen. Honela, Stanley Donenek filma aurrera doan einean eta ustekabean bikotearen harremanaren hasierako eszenak beste garaietakoekin batera txertatzen ditu. Luzaroan elkarbiziz daraman bikote baten harremanean sakontzen da.
1967ko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen, bai eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Frederic Raphael) izendapena jaso ere.
Argumentua
Joanna (Audrey Hepburn) eta Mark Wallace arkitektoak (Albert Finney) bikote «zaharra» osatzen dute (12 urte ezkondurik daramatzate). Egunerokotasunarekin nekatuta, elkarrekin gero eta gehiago eztabaidatzen dute, dibortzioan ere pentsatzeraino. Frantzian zehar, elkarrekin Normandiatik Kosta Urdinera Mercedes 230SL auto batean bidai bat burutzean, bikoteak denbora horretan iraganean elkarrekin egindako lau bidai oroitzen ditu (lehena heuren harremanaren hasieran eta autoestopez, bigarrena heuren lehenbiziko kabriolet autoan, hirugarrena estatubatuar adiskide batzuekin eta haien autoan, eta laugarrena beren alabarekin bakarrik). Noiz hasi dira elkar eztabaidatzen? Zeintzuk izan ziren heuren alaitasun uneak? Elkarrekin haserretzeak pena merezi ote al du?
Aktoreak
- Audrey Hepburn: Joanna 'Jo' Wallace
- Albert Finney: Mark Wallace
- Eleanor Bron: Cathy Maxwell-Manchester, jaiotzez Seligman
- William Daniels: Howard 'Howie' Maxwell-Manchester
- Gabrielle Middleton: Ruth 'Ruthie' Maxwell-Manchester
- Claude Dauphin: Maurice Dalbret
- Nadia Gray: Françoise Dalbret
- Georges Descrières: David
- Jacqueline Bisset: Jackie
- Judy Cornwell: Pat
- Irène Hilda: Yvonne de Florac
- Leo Penn: Morrie Goetz
- Dominique Joos: Sylvia Obino
- Olga Georges-Picot: Joannaren ibilbideko laguna