Two-Faced Woman
Two-Faced Woman (euskaraz Bi Aurpegidun Emakumea) 1941eko George Cukor estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Greta Garbo, Melvyn Douglas, Constance Bennett, Roland Young eta Ruth Gordon aktoreek antzeztu zuten.
Two-Faced Woman | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1941 |
Izenburua | Two-Faced Woman |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | George Cukor Andrew Marton |
Gidoigilea(k) | S. N. Behrman Salka Viertel George Oppenheimer |
Antzezlea(k) | |
Greta Garbo Melvyn Douglas Constance Bennett (en) ![]() Roland Young (en) ![]() Ruth Gordon Robert Sterling (en) ![]() Emily Fitzroy (en) ![]() Frances Carson Gloria DeHaven Hillary Brooke Odette Myrtil (en) ![]() Olin Howland (en) ![]() Olive Blakeney Robert Alton George Cleveland (en) ![]() William Bailey Cyril Ring William Tannen Bert Moorhouse André Cheron Nacho Galindo (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gottfried Reinhardt (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | George Boemler |
Ekoizpen-diseinatzailea | Cedric Gibbons |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bronisław Kaper |
Argazki-zuzendaria | Joseph Ruttenberg |
Jantzi-diseinatzailea | Adrian |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmak estreinatu eta berehalako arrakasta izan zuen. Greta Garbok AEBetan zaletuak izaten hasi zenez berau «amerikartzeko» saiakeraz ere hartu ohi da, halere, suediar aktore ospetsuaren azken filma izan zen, 35 urterekin zinemagintzatik betirako erretiroa hartu baitzuen. Bestalde, aurreko filmetan inoiz barrerik ez egiten ez zuen aktorearen ospea bereganatu izan, honako film honetan beragan ezohikoa zen eta etengabe barrez eta txantxetan dabilen pertsonaia parrandazalea antzezten zuen.
Argumentua
Karin Borg Blake (Greta Garbo) eski irakasleak Larry blake (Melvyn Blake) estatubatuar moda aldizkari bateko argitaratzailea eta playboyari ikastaroak irakatsiko dizkio. Piskanaka elkar maitemindu eta asko pentsatu gabe ezkondu egingo dira, baina Larryk lege zaharreko emaztea izango zena, emakume guztiz independentea eta nortasun handikoa da. Hortaz, biak banandu, eta Larry New York hirira itzuli eta Griselda (Constance Bennett) antzerkigilea neska-lagun berri izango du. Karin damutu eta Larry senarren atzetik New Yorkera joango da, bertan senarra berriz ere maitemintzeko bere ahizpa bikiaren plantak egingo ditu, Katherine, emakume festazale, "amoral" eta modernoa.
Aktoreak
- Greta Garbo: Karin Borg Blake/ Katherine Borg
- Melvyn Douglas: Larry Blake
- Constance Bennett: Griselda Vaughn
- Roland Young: O.O. Miller
- Robert Sterling: Dick Williams
- Ruth Gordon: Ruth Ellis andereinoa
- Frances Carson: Miss Dunbar andereinoa