Twist (eleberria)
Twist Harkaitz Cano idazleak 2011. urtean plazaraturiko eleberria da, 2012ko Euskadi Literatura Sariak irabazi zuena. Eleberrian, erakunde armatu bateko kideak ziren Soto eta Zeberio bahitu, torturatu eta erail ondoren, horien izenak eman zituen Diego Lazkano idazleak bere ondorengo bizitza, galdutako lagunen itzalpean, kontatzen du. Istorioa Lasa eta Zabalaren hilketan oinarritzen da.[1]
Twist | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Harkaitz Cano |
Argitaratze-data | 2011 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Twist eta Twist |
Argitaletxea | Susa |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 978-84-92468-34-8 |
Sariak | Euskadi saria - Euskarazko literatura, 2012an |
Datu gehigarriak | |
Istorio honen protagonista Diego Lazkano da. Diego, 80ko hamarkadan Soto eta Zeberiorekin batera komando batean zegoen eta haien artean lagun minak ziren. Diegorentzat dena aldatzen da torturapean bere lagunak salatzen dituenean. Guardia Zibilek Diegoren lagunak atxilotu eta torturatu dituzte. Soto eta Zeberiok jasotako tortura hain bortitza izan zen, non Guardia Zibilek biak akabatzea erabakitzen duten, beste erremediorik ez zegoelako. Momentu horretatik aurrera Diegok Soto eta Zeberioren presentzia sentituko du nahiz eta haiek Mediterraneotik hurbil lurperatuta egon. Presentzia horrek Diegoren bizitza baldintzatzen du eta gogoetak eragiten dizkio.
Diego eta Gloriaren arteko harremana kontatzen da, eta 80ko hamarkada urrun egon arren, Diegoren buruan Soto eta Zeberio oso bizirik daude. Diegok oso bizitza lasaia darama, itzultzailea da eta Gloriarekin arteaz eta bizitzaz hitz egitea gustuko du.
Autorea
Harkaitz Cano euskal idazlea da, Lasarten jaio zen, Gipuzkoan, 1975eko abuztuaren 4an. Zuzenbidea ikasi zuen, eta literaturan mota guztietako lanak idatzi ditu; eleberriak, ipuinak, haur literatura... Badirudi New York hiria bisitatu zuenetik nolabaiteko maitasuna duela hiri horrekiko. Hiri hori sarritan agertzen baita bere liburuetan. 1972. urtean Imagina ezazu Euskadi, 1993an Donostia hiria eta 1998 Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Gainera, Euskadi Saria bi aldiz jaso du Harkaitz Canok: 2005. urtean, Belarraren ahoa lanarekin, eta 2012. urtean Twist eleberriarengatik.
Autoreak nobela egiteko erabakia hartu zuen gertakizun latz hori gertatu zenean berak 8 urte zituelako, eta nolabait gertakizun horrek bere barneko sentimenduak hunkitu zituen "Lasa eta Zabalaren gertakizunak azalazten behartuta sentitu nintzen, gaztetasunetik barneratuta nituen, gertakizun latza izan zen Euskal Herriarentzat, eta nik herriaren sufrikari hori azalaratu nahi izan nuen."
Hala ere Harkaitz Canok nobela modu apal edo prudente batean idatzi zuen fikzioaren baliabideekin baliatuz, horrela gertakizun hartan parte zuten bi bandoak errespetatuz eta istorioari kutsu irreal bat emanez, teknika hau Lasa eta Zabalaren senideei edota beste bandoko pentsaerei minik ez egiteko erabili zuen.
Harkaitz Canok nobela honi nolabaiteko berezitasun bat eman zion, gertakizun krudel hau artearekin erlazionatu du liburuan zehar, teknika bitxia erabilita, hau da, euskaldun bi hauen gorpuak artea bailitzan erabili izan ditu eleberrian zehar. Eta, performance eta ready-made bezalako terminoak erabili izan ditu gorpu hauek izendatzeko.
Estrategia narratiboa
Nobela artearekin erlazionatzen du autoreak, bere gustuko dituen arte lanak edota artistak aipatuz
Pertsonaiak
Diego Lazkano
Itzultzailea da ofizioz, bizitza lasaia darama Ready Made kapituluan agertzen zaigun garaian, baina 80. hamarkadan jasotako zenbait gertakizun oraindik ere gogoan ditu. Gaztetan, Gloria gustuko zuenez antzerki talde batean sartu zen. Antzerki talde horretan Soto eta Zeberio ezagutzen ditu, hirurak lagun minak egiten dira, baina Lazkanok torturapean Soto eta Zeberio zalatzen ditu, ondorioz, poliziek Soto eta Zeberio desagertarazten dituzte. Soto eta Zeberioren ausentziak bere bizitza betiko eraldatuko du. Gertaeran horren aurretik Lazkano euskal independentziaren aldeko borrokan parte hartzen zuen.
Gloria
Gloriaren deskribapena Diego Lazkanoren ikuspegitik ematen zaigu. Fisikoki Gloriak ilea motz du, urdintze bidean eta azala beltzaran. Gloria ez dago ezkonduta, ez ditu haurrik, noizbehinka bikoteak besterik ez. Bartzelonan bizi da, Montjuic auzoko loft batean. Ez du bere familiarekin harreman handirik, honen arrazoiak bi dira, bere aita faxista kontserbadorea izatea eta askatasun nahia. Diego Lazkano bere lagun minarekin arteaz, politikaz eta gai pertsonaletaz hitz egitea gogoko du, ohitura ere. Gaztetan antzerki munduan ibiltzeak, Lazkano, Soto eta Zeberio ezagutzea ahalbidetu zion. Honetaz gain, Gloria margolaria da. Artelanik ez saltzeak, drogen munduan gutxinaka sartzea eragiten dio.
Erailak
- Xabi Soto: ETAren parte den hildako kide bat. Diego eta Zeberioren laguna. Gloriaren antzerkian lan egiten duena. Guardia Zibilak hil egin eta desagertarazi egiten duena.
- Zeberio: Xabi Sotoren lagun mina. Bere lagunarekin batera Guardia Zibilak hil eta desagertarazi egiten du, argudio berdina erabiliz. Zeberiok, Lazakano eta Sotorekin batera, Gloriaren antzerkian parte hartzen du.
Guardia Zibilak
- Hernandez eta Vargas: Rodrigo Mesaren aginduak betetzen dituzte, ez dute haien kabuz pentsatzen eta haien lana betetzen duten arren ez dute guztiz gustuko.
- Rodrigo Mesa teniente koronela: Pertsona oso autoritarioa da, zorrotza, bere aginduak izkinik egin gabe betetzea nahi duena. Bere lanean sinisten du.
Besteak
- Furmica: Gloriaren aita. Tentea, ile urdin indartsua duen arren, 75 urte baino gehiagoko pertsona dirudiena. Oso tradizionala da, faxista eta aristokratikoa.
- Gabriel Lazkano: Diegoren aita, Mexikon bizi dena orain, nahiz eta Diegok hilda dagoela pentsatu, gaixotu eta ezer esan gabe bere semearen bizitzatik desagertu egin zena.
- Meliton Manzanas: ETAk deliberatuki hil zuen lehen polizia. Torturatzailea. Atxilotuen emazte eta arrebei egindako faboreak bere modura kobratzen zituen. Naziekin kolaboratu izana ere leporatzen zaio, naziei juduak entregatuz, horren ordez Espainiako gobernuari interesatzen zitzaion jendearekin trukatuz.
- Santiago Cervera: Diego Lazkanoren aitaren laguna eta medikua. Hainbat arlo ilunetan sartuta zegoela ere entzuna da (heriotza ziurtagiri faltsuak, frankismo garaian desagertutako umeen kontua...).
Artearekin duen lotura
Liburuak artearekin lotura estua du, eta hori hainbat kapitulutan adierazten du Harkaitz Canok, gainera liburuko lehen kapituluari "Cambalache" titulua jarri dio autoreak, izan ere hasieratik artearekin erlazionatu izan nahi du autoreak, honetaz aparte titulua ere "Twist" terminoarekin erlazionatu du Harkaitzek, nobelari buruzko adierazpen garbirik eman gabe.
Liburuan zehar arteari buruz hitzegiten duten hainbat kapitulu daude, horien artean aipagarriena da "Ready" kapitulua, kapitulu honetan idazle eta artista batzuen obrak eta beste batzuetan artista horien arte mugimenduak eta bere obrak adierazten diren museoak eta galeriak aipatzen ditu. Ready made mugimendua, XX. mendearen hasieran sortutako mugimendua da, Marcel Duchamp izan zen mugimendu honen bultzatzailea. Korronte honek normalean artistikotzat hartzen den objetuen bitartez artea egitea du helburu, mugimenduaren artista paregabe bat Joseph Beuys artista dugu.
Beste alde batetik, Performance mugimendua ere aipatzen da liburuan. "Performance" delakoa ekintza artistiko bat da, hots, lagin eszeniko bat oro har, zentzumen estetikoa eginkizun nagusia duena. Mugimendu honen goraldia 80ko hamarkadan izan zen. "Performance" terminoa arte plastikoetan hedatu zen, performance art espresiotik abiatuta, "performance artea" talde edo norbanako baten ekintzak dira, ekintza hauen edozein momentutan eman daitezke. "Performace"-a pintura eta eskulturaren aurka jartzen da, egiazki objektuaren ordez subjektuak hartzen du garrantzia. Akzio poetikoa poesian bisuala eta arte garaikidea hartzen ditu espresio modura. "Performance art" delakoa XX. mendean hasten da artisten ekintza publikoekin mugimendu eta abangoardiekin futurismoari konstruktibismoari eta surrealismoari lotuak.
Sariak
- Euskadi Literatura Saria (2012)[2]
- Kritika Saria (2011)[3]
- Beterri Saria (2011)[4]
Itzulpenak
Gerardo Markuletak liburua gaztelaniara itzuli zuen eta 2013an kaleratu zen Seix Barral argitaletxearen eskutik Twist: seres intermitentes izenburuarekin[5].
Amaia Gabantxok egin zuen ingelesezko itzulpena 2018an plazaratu zuen Archipelago Books argitaletxeak New Yorken.[6]
Bibliografia
- Lasa eta Zabalaren hilketa. (2013, apirila 11). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 10:14, maiatza 15, 2013 from http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lasa_eta_Zabalaren_hilketa&oldid=3797516.
Erreferentziak
- Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2019-01-13). «Errealitatea baino egiazkoagoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
- Juan Carlos Márquez eta Harkaitz Cano, Euskadi literatura sariak 2012. 2012.10.30 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
- Harkaitz Cano y Aritz Gorrotxategi ganan el Premio de la Crítica. 2012.04.21 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
- Harkaitz Canoren 'Twist' eleberriak jaso du Beterriko Liburua saria. 2012.04.13 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
- «Se publica en castellano la novela de Harkaitz Cano 'Twist', Premio Euskadi» El Diario Vasco 2013.02.19 (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
- (Ingelesez) «Twist by Harkaitz Cano translated by Amaia Gabantxo» Archipelago Books (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
Kanpo estekak
- Harkaitz Canoren webgunea
- Twist onlineNoiz kontsultatua: 2017-10-30
- Twist Kritiken hemerotekanNoiz kontsultatua: 2017-10-30