Twilight (2008ko filma)
Twilight, Catherine Hardwickek zuzendutako fantasiazko film estatubatuarra da eta Stephenie Meyerek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago eta The Twilight Saga osatzen duten bost filmeetako lehenbizikoa da. Kristen Stewartek zuzendutako Bella Swan protagonistak berak kontatutako amodiozko istorioa da, Robert Pattinsonek interpretatutako Edward Cullen banpiroarekin maiteminduko dena. Melissa Rosenbergek egokitu zuen eleberria 2007ko amaieran, 2007-2008ko Hollywoodeko gidoilarien grebaren aurretik. Film hau Washington eta Oregonen filmatu zuten 2008ko hasieran eta Ameriketako Estatu Batuetan azaroaren 21ean estreinatu zen.
Twilight (2008ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Twilight |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, teen film (en) , vampire film (en) , fantasiazko filma, film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | The Twilight Saga (film saila) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Twilight (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Catherine Hardwicke (en) |
Gidoigilea(k) | Melissa Rosenberg (en) Stephenie Meyer |
Antzezlea(k) | |
Kristen Stewart (Bella Swan (en) ) Robert Pattinson (Edward Cullen (en) ) Peter Facinelli (Carlisle Cullen (en) ) Elizabeth Reaser (Esme Cullen (en) ) Ashley Greene (Alice Cullen (en) ) Billy Burke (Charlie Swan (en) ) Taylor Lautner (Jacob Black (en) ) Jackson Rathbone (Jasper Hale (en) ) Nikki Reed (Rosalie Hale (en) ) Kellan Lutz (Emmett Cullen (en) ) Cam Gigandet Edi Gathegi (en) Rachelle Lefevre (Victoria (en) ) Anna Kendrick (Jessica Stanley (en) ) Christian Serratos (Angela Weber (en) ) Gil Birmingham Gregory Tyree Boyce Justin Chon Matt Bushell Michael Welch (Mike Newton (en) ) Ned Bellamy Sarah Clarke (Renée Dwyer (en) ) Stephenie Meyer José Zúñiga Tanaya Beatty (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mark Morgan (en) Wyck Godfrey |
Konpainia ekoizlea | Maverick Films (en) Summit Entertainment |
Ekoizle eragilea | Guy Oseary (en) |
Edizioa | Nancy Richardson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Elliot Davis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Washington |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Twilight universe (en) |
twilightthemovie.com | |
Bideoa | YouTube |
2009ko abuztuan filmak 392.616.625 $ lortu zituen mundu osoko zinema aretoetan eta beste 163.714.021 $ DVD salmentekin Ipar Amerikan, guztira 550 milioi $ baino gehiago lortuz.
Argumentua
Bella Swan-ek badaki Phoenix hiri eguzkitsua faltan botako duela, baita bere ama eta bere senar berria ere. Hauek etengabe bidaiatzen dute senarraren lana dela eta, horregatik Bellak Forks-era bizitzera joatea erabakitzen du, bere aita Charlirekin, txikitan udak igarotzen zituen hiri euritsura. Martxoa da eta eskola seihilekoaren erdian daude, eskolako lehen egunean Charliek oparitutako kamioneta gorri zahar batean doa. Oso distraituta, isilik eta apur bat baldar, bere kideek neska berri gisa identifikatzen dute. Gazte ederren talde batean arreta jartzen du, Carlisle Cullen doktoreak eta Esme bere emazteak hartutako seme-alabak dira. Ez dira familiakoa ez den inorekin harremantzen eta gainera, nahiz eta arraroa izan, bikoteak osatzen dituzte euren artean: Rosalie Emmettekin eta Alice Jasperrarekin. Edward bakarrik geratzen den bakarra da, Jessica Bellaren lagun berriaren arabera, ez dago berarentzan ona den neskarik.
Aparkalekuan, kotxe batek Bella harrapatzen du ia, baina Edward bat-batean agertzen da eta kotxea bere eskuarekin gelditzen du; hortik aurrera etengabe Bella beregandik urruntzen saiatzen da Edward, eta neskak ez du ulertzen zergatik. Bere lagunek La Pushera gonbidatzen dute, bertan Quileute tribu indigenaren erreserba dago. Han bere txikitako laguna den Jacob topatzen du, eta honek kontatzen dion tribuaren kondairarekin txundituta geratzen da, otsoen ondorengoak direla esaten baita, eta Cullen-ak haien etsai “hotzak” direla, eta horregatik debekatuta dutela Quileute lurraldean sartzea.
Port Angeles-etik oinez doan bitartean kinki batzuk erasotzen dute, baina bat-batean oso arin doan kotxe bat hurbildu eta salbatzen du, eta Edward da barruan dagoena. Oraingo honetan azalpen bat ematen dio: Bella babesteko beharra sentitzen du, eta horregatik jarraitu du, uneoro ondo dagoela ziurtatzeko. Gau hartan Edwardek aitortzen dio denen adimena irakurtzeko gai dela, berea izan ezik.
Bellak badaki Edward ez dela gizakia eta, azkenik, Edward banpiroa dela deskubritzen du, eta baita bere familia ere. Ez dira edozein banpiro mota, ez dituzte gizakiak ehizatzen, animalien odolez elikatzen dira. Edwardek aitortzen dio bere usainak eta bere odolak erakarpen handia eragiten diotela, baina Bella ziur dago ez diola minik egingo eta berarekin maitemindu dela konturatzen da. Biek erabakitzen dute arauak hautsi eta elkarrekin lo egitea. Cullenek haien etxean ongietorria ematen diote, Rosaliek izan ezik. Bere aldetik, Charliek, itxuraz, animalia basati batek erasotzen duen pertsona baten heriotza ikertzen du, nahiz eta arrastoetan zerbait arraroa egon. Gainera, ez dago pozik bere alabak Edwardekin duen harremanagatik, baina onartzen du.
Cullenek beisbol partidua bat jokatzen dute basoan, haien indarra eta abiadura apartekoak erakutsiz Bellaren mirespenaren aurrean. Dena dibertigarria da hiru banpiro nomada, Laurent, Victoria eta James heldu eta mehatxuka hasten diren arte. Jamesek gizakiaren presentzia nabaritzen du eta hau ehizatzea erabakitzen du. Victoria eta Jamesek Bella ehizatu nahi dute eta Cullenak babesten saiatzen dira, familiaren parte baita.
Bellak Cullenak engainatzen ditu eta Jamesengana joaten da bere amaren bizitza arriskuan jarri duela uste duelako. Jamesek hilzorian uzten du eta eskumuturrean haginka egiten dio, banpiroen pozoia bere gorputzean sartuz. Une hartan, Edwardek pozoia gorputzetik ateratzen dio banpiro batean bihurtu ez dadin, eta Cullen guztien artean James hiltzen dute.
Bella esnatzen denean, ospitalean dago, Edward eta bere aita Carlisle-ekin egondako hoteleko eskaileretan gertatutako istripu baten ondorioz. Bere hanka oraindik minduta duela, Edwardekin batera kurtso amaierako festara joaten da. Jacobek, bere aitak bidalita, Bellari bere erlazioarekin amaitzeko esaten dio, ez delako ona berarentzat.
Azken eszenan Edward eta Bella dantzan ari dira. Bellak Edward-i banpiro bihurtzeko eskatzen dio, berarekin bizitza normal bakarra bizitzea ez delako nahikoa. Edwardek ez du nahi.
Garapena
Hasieran, nobela Paramount Pictures eta MTV Films-ek adaptatu zuten 2004ko apirilean, baina gidoia erabat desberdina zen originalarekiko, eta horregatik Stephenie Meyer-ek deuseztatu zuen. 2007an Summit Entertainment produktoraren eskuetara heltzean berriro ere zinemarako adaptazio prozesua hasi zen, eta uda horretan Catherine Hardwicke zuzendaria, eta Melissa Rosenberg gidoilaria izango zirela publiko egin zen.
Rosenberg-ek filmaren eskema abuztuan garatu zuen eta Hardwicke-kin gidoian lanean egon zen irailean zehar. Gidoilarien greba dela eta, Melissak orduak sartu behar izan zituen gidoia urriak 31 baino lehenago amaitzeko.
Kasting-a
Kristen Stewart Adventureland grabatzen ari zen Catherine Hardwicke-ek Bella-ren papera eskaini zionean, eta berak onartu egin zuen. Robert Pattinson-ek Edward-en kasting-a egin zuenean, Kristen-ek zalantzarik gabe bera aukeratu behar zutela esan zuen, eta Hardwicke-ek gustura onartu zuen. Pattinson eta Steward-ek ez zituzten liburuak irakurri aukeratuak izan baino lehen, baina irakurtzean, asko gustatu zitzaizkien.
Sagaren jarraitzaileei, hasieran, ez zitzaien gustatu Robert Pattinson aukeratu izana Edward-en papererako.
Hasieran Carlisle Cullen-en rola jokatuko zuen aktorea ez zen Peter Facinelli izango, baina jakinak ez diren arrazoiengatik ezin izan zuen paperarekin aurrera jarraitu eta Facinelli aukeratu zuten. Alice Cullen-en aktorearen aukeraketak ere jarraitzaileen artean iskanbilak sortu zituen, izan ere, aukeratua izan zen Ashley Greene, Alice Cullen baino 18cm garaiagoa delako.
Emmet Cullen-en papera egiteko audizioak gauzatu zirenean, Kellan Lutz Afrikan zegoen HBO Generation Kill grabatzen. Aktorea aukeratuta zegoen jada grabaketa hori bukatu zenerako, baina gero damutu egin zen, eta Lutz-ek kasting-a egin zuen eta Hardwicke-ek pertsonalki aukeratu zuen. Rachelle Lefevre Victoriaren pertsonaian interesatuta zegoen Hardwicke zuzendari izendatu zutenetik.
Hasiera batean Christian Serrantos-ek Jessica Stanley izateko audizionatu zuen, baina Angelaz maitemindu zen liburuak irakurtzean eta aukera aprobetxatu zuen berriro ere audizioa egiteko, kasu honetan Angela Weber interpretatzeko. Azkenik, Jessica Stanley-ren papera Anna Kendrick-entzat izan zen.
Errodaia eta Postprodukzioa
Fotografia printzipalak 44 egun iraun zuen, aste bat baino gehiago entsaiatzen egon eta gero, eta 2008ko maiatzaren 2an amaitu zen. Meyer-ek, produkzio set-a hirutan bisitatu zuen, eta gainera, isotorioaren inguruko gai desberdinetarako harengana jo zuten. Aipatzekoa da kameo txiki bat duela Meyer-ek pelikulan. Banpiroak interpretatzen zituzten aktoreek ez zuten eguzkirik hartu grabaketa iraun zuen bitartean, zuri-zuri egoteko, baina makillajea ere erabiltzen zuten efektu hori lortzeko. Gainera lentillak erabili zituzten liburuan Cullen-ak urre koloreko begiak dituztelako, eta gose direnean, gorriak. Koreografo batekin dantza klaseak ere jaso zituzten, eta pantera desberdinen fisikoa aztertu zuten haien mugimenduak pelikulan egin ahal izateko.
Hasierako eszenak Portland-en grabatu ziren, Oregonen. Gigandet eta Pattinson ballet estudio batean borrokan ari diren sekuentzia produkzioko lehenengo astean grabatu zen, eta efektu berezi anitz ditu, banpiroen gehiegizko indarra eta abiadurarengatik. Bella, protagonista, konorterik gabe aurkitzen da zati horretan, eta nobela bere ikuspuntutik kontatzen denez, akzio sekuentzia horiek filmean bakarrik aurki daitezke.
Musika
Pelikularen soinu-banda originala Carter Burwell-ek konposatu zuen, eta soinu-bandaren gainontzeko musika Alexandra Patsavas ikuskatzaileak aukeratu zuen. Meyer-en iritzia kontuan hartu zuten soinu-bandarako ere, eta Linkin Park eta Muse-ren abestiak aurki daitezke, idazleak nobelak idazten ari zen bitartean entzuten zituen taldeak alegia. Soinu-bandaren CD-a azaroaren 4an argitaratu zen, Chop Chop Records eta Atlantic Records-en ezkutik, eta Billboard 200-en lehen postuan egon zen.
Aktoreak
- Kristen Stewart: Isabella "Bella" Swan
- Robert Pattinson: Edward Cullen
- Peter Facinelli: Carlisle Cullen
- Elizabeth Reaser: Esme Cullen
- Ashley Greene: Alice Cullen
- Billy Burke: Charlie Swan
- Taylor Lautner: Jacob Black
- Jackson Rathbone: Jasper Hale
- Nikki Reed: Rosalie Hale
- Kellan Lutz: Emmett Cullen
- Cam Gigandet: James
- Edi Gathegi: Laurent
- Rachelle Lefevre: Victoria