Tuya

Tuya edo Mut-Tuya Egiptoko XIX. dinastiako erregina bat izan zen, K. a. 1290 inguruan. Jatorri xumekoa zen, bere senarra bezala, klase militarrekoa. Bere aita. Ruia deitzen zen, eta bere amaren izena ez da osorik iritsi. Soilik, uia amaitzen zela ezagutzen da.

Tuya erreginaren ontzi kanopoa, Luxor Museoan

Gazterik ezkondu zen, Horemheben erregealdian, errege honen chaty eta ondorengo izango zen Ramses I.aren Seti I.a semearekin. Denboraren igaroan eta tronurako gizonezko oinordekorik ez zegoela eta, koroa bikoitza, chatyarentzat pasa zen, Ramses I.a izena hartu zuena, eta, ondorioz, Tuyaren senar zen Seti I.a, tronurako oinordeko bihurtu zen. Garai hartan, Tuyak jada ama izan behar zuen, edo, gutxienez, Seti I.aren oinordeko izango zen Ramses II.a bere semeaz haurdun egon behar zuen. Azken honek, 10 urte inguru zituen Seti I.a Egiptoko tronura igo zenean.

XIX. dinastiaren etengabeko igoera, aurreko dinastiako errege etxeko emakumeekin ezkon loturen bidez azal zitekeen. Egundaino, garai hartako oso izen gutxi heldu diren arren, batipat, faraoien jazarpen grina eta Akenatonen eta honen ondorengoen herejia zigortzeko izan zuten gorrotoaren ondorioz, ez da zehatz ezagutzen, bi familiak nola lotu ahal izan ziren. Euren legitimitatea eman zieten emakume haien odolaren iraultza bat gertatzeko hain beldur ziren, ezen, Horemheb zein dinastia berriko lehen erregeak, ahalik ondoen ezkutatzen saiatu zirela euren emazteen jatorria.

Baina, hipotesi gehienek, XVIII. eta XIX. dinastien arteko lotura, Horemheben ustezko alaba zen Tanedyemy printzesaren bidez egin zela uste da. Garai hartan Ramses I.a jada agurea zenez, eta Seti I.a berehala tronura lotu zuenez, pentsatzekoa da Tanedyemy Tuyaren senarrarekin ezkondu izana, ondoren, Seti I.a faraoia izango zena. Hala ere, ez dago Tanedyemyri buruzko aipamen bakar bat ere, eta litekeena da dokumentu ofizialek baztertu izana, berari buruz geratzen den urria, bere hilobia baita.

Tanedyemy Seti I.aren erregina izan zenaren ideia sendotuko lukeen datu bat, Tuyak, faraoiaren lehen emaztea eta bere oinordeko izan zen Ramses II.aren ama zenak, Seti I.a bera bizi zela, sekula ez zuela Errege Emazte Handi titulua izan da, baizik eta Errege Apaindura tituluarekin konformatu behar izan zuela, bigarren mailako emazte izatearen baliokidea. Hau, ez zen hala izango, Tuyak, bere gainetik, Errege Emazte Handi bat izan ez balu.

Seti I.a hil zenean igo zuen Ramses II.ak bere ama, nori oso lotua zegoen, Errege Emazte Handi mailara, eta askotan agerrarazi zuen Tuya Seti I.ari laguntzen, eta, gainera, Mut-Tuya deituarazi zuen, Mut jainkosaren izena gehituz (ama). Ramses II.ak eta Tuyak eratutako tandema, ez zen halakorik izan, lehenaren emazterik maiteena zen Nefertari berehala lotu baitzitzaien. Elkarrekin, bi emakume hauek, euren bizitzan zehar, jakinduria eta esperientziaz lagundu zioten faraoiari. Hain zuzen ere, Nefertari eta Tuya bizi ziren urteak izan ziren Ramses II.aren bizitzan zoriontsuenak.

Hondakin ugari dago, Tuyaren existentzia, bere semearen erregealdiaren lehen urteetan salatzen zutenak. Ramses II.aren eraikuntza aktibitate etengabeak eta bere amarekiko leialtasunak, bere monumentuetan gehien agertzen den hirugarren pertsona izatea eragin zuen, Ramses II.a bera eta bere emazte Nefertariren ondoren. Tuyaren azken urteak izango ziren bere bizitzan zoriontsuenak, eta, inongo zalantzarik gabe, bere semearen presentziaz gozatuko zuena, askotan aholkatuz.

Tuyaren arrastoa, Ramses II.aren erregealdiaren 22. urtetik aurrera galdu egiten da, ziuraski, Tuya hil zen garaia, jada oso edadetua. Ohore guztiz bustia izan zen, aurretik erregina gutxik gozatu ahal izan zuten moduan, eta Erreginen Haranean lurperatua izan zen, zeremonia solemne batekin, gaur egun, QV80 deitzen den hilobian, zehazki.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuya Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.