Tuterako udaletxea

Tuterako udaletxea Nafarroako Tutera udalerriko Udalaren egoitza da. Tuterako Alde Zaharrean dago, Plaza Zaharran, Tuterako katedralaren alboan. Udalaren egoitza diren eraikinak XV. mendekoak dira eta Mosen Pierres de Peraltakoak eraikitako “Almudí Etxeen” gainean altxatu ziren. Udal egoitza bi eraikinez osatua dago, nagusia Plaza Zaharrekoa da eta bigarrena Rua kalekoa.

Tuterako udaletxea
Tuterako udaletxearen aurrealdea, Plaza Zaharran, Tuterako katedralaren alboan.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°03′50″N 1°36′21″W
Map
Arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPlaza Vieja, 1 , Tudela

    Historia

    Udalaren eraikin nagusia edo udaletxea 1490ean eraiki zen. Bigarren eraikina 1575koa da, eta 1490ean eraikitako etxe baten zimentuen gainean eraiki zen. Eraikin hauek zaharberritze eta eraldatze ugari izan dituzte, XVII., XIX. eta XX. mendeetan, 1994an erabateko zaharberritzea egin zitzaion, honi esker fatxada, ezkaratzea, sotoak eta areto nobleak berreskuratu ziren.1562tik 1841era udalareen eraikin nagusiko sotoa kartzela publiko gisa erabilia izan zen.

    Eraikina

    Eraikin nagusia, Plaza Zaharrera begira dagoena, hiru solairutako eraikina da, eta arkupedin galeria eta zurezko teilatuondoa ditu, honen fatxada 1800ean neoklasiko estiloan zaharberritu zen, eta oraintxuki beste behin ere zaharberritua izan da. Antzinako eraikinetik fatxada nagusiko hormartea eta bere ezkaratzea nahiz Batzar Aretoa mantendu dira, bai eta bere soto berezia ere (XVI. mendetik XIX. mendera kartzela publikoa izana). Udaletxearen barnean honakoak nabarmentzen dira: Batzar Aretoa, antzina Sekretuaren deitua, eta XVII. mendean hiriko Kontseiluaren batzarrak ospatzeko erabilia. Gaur egungo eraikinaren ezaugarri nagusiena da. Oinplano laukizuzeneko areto zabala da, 1919a neoberpizkundeko estiloaz apaindua, igeltsulan dotore, friso, ispilu, margolan eta beirateez betea. Solairu noblean, eta Batzar Aretoaren alboan, Alkatetza, Idazkaritza Orokorra eta Batzar Aretoa daude (Udala).

    Bigarren eraikina, Rua kalera begira dagoena, XVI. mendearen amaierakoa da. Bere fatxadak XVI. mendearen amaierako armarria du. Zati handi bat udal administrazioaren bulego orokorren egoitza izateko gaitua dago.

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Nafarroa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.