Tuterako museoa
Tuterako Museoa Tuterako Decanal jauregian kokatutako Tuterako eta Erriberako ondarearen museoa da. 2000. urteko ekainaren 26an inauguratu zen, 1997 eta 2001 artean eraikinaren zaharberritze lanak egin ondoren eliz barrutiko etxe eta museo bilakaturik. Museoa Decanal jauregiak, Apezpiku jauregiak eta katedraleko klaustroak osatzen dute.
Tuterako museoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Tutera |
Koordenatuak | 42°03′49″N 1°36′29″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2000ko ekainaren 26a |
Webgune ofiziala | |
Eraikina
XV. mende amaieran gotiko-mudejar estiloan eraikitako adreiluzko eraikuntza da. Eraikinaren fatxada nagusiak erdi puntuko arkuz osaturiko ate bat du. Lehen pisuan, berriz, italiar estiloko leiho errektangular bat du. Nahiz eta XV. mendeko eraikinak gaur egungo tamaina izan, XVIII. eta XIX. mendeetan hainbat birmoldaketa egin zitzaizkion eraikinari. Merced kaleko fatxadaren ertzean dekorazio mudejarraren zati bat mantentzen du. 1883 arte dorre mudejar bat zuen eraikinak.
Eraikinaren barrualdean aipagarria da igeltsuzko nerbioak dituen gangadun otoitz-kapera, baita gela pribatuetan kontserbatu diren egurrezko zola eta kasetoidurak.
Museoa
Museoa gaien eta teknika artistikoen arabera banatua dago :
- San Diónisen kapera
- Ataria
- Klaustro erromanikoa
- Urregintza gela
- Arkeologia gela
- Ornamentuen gela
- Eskulturen gela
- Margoen gela
- Erretaulen gela
Artelan esanguratsuak
- Tuterako katedraleko klaustroa
- Urre-koloredun toskazko ataifora islamiarra
- San Lukasen Taula gotikoa
- Jeronimo Boschi egozten zaion XVI. mendeko azken judizioaren margoa
- Vicente Berdusánen oihal gaineko olio-pintura
- Rafael Juan de Monzonek eginiko Tornamirako Erretaula
- Domingo de Segura Otazolak eginiko Don Martin de Susmaren Erretaula
Kanpo loturak
- www.palaciodecanaldetudela.com (Gaztelaniaz)