Turtolako eliza

Turtolako eliza (finlandieraz: Turtolan kirkko) Finlandiako Pello udalerriko Turtola herrian dagoen eliza da. XIX. mendean ia Torne ibar osoko eliza nagusiena zen arren, gaur egun, Torne ibarra azpieskualdeko eliza txikiena da Meltosjärviko eliza ondoren. Eliza, Finlandiako Eliza Ebanjelio-luteranoa erakundeko kidea da eta guztira, 220 fededunentzako eserlekua dauka.

Turtolako eliza
Turtolan kirkko
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakPello
Koordenatuak66°39′15″N 23°52′21″E
Map
Altitudea74 m, itsas mailaren gainetik

    Gaur egungo eraikina 1953. urtean eraiki zen, Laponiako Gerran alemaniarrek suntsitutako elizaren gainean. Antzinako zurezko eliza hau, 1819. urtean eraiki zen, eta garai hartan Turtola izena zuen udalerriari udalerritasuna eman zion. Dena den, 1944. urtean suntsitua izan zenez, udalerriko eliza nagusi berria biztanle gehien zeuzkan (eta dauzkan) herrian eraikitzea erabaki zuten, Pelloko elizatean hain zuzen. 1950. urtean, dena den, Turtolan elizak izan zuen historia kontuan izanda, elizate estatusa mantendu eta bertan beste eliza bat eraikitzen hasi ziren Amerikako luteranoek bidalitako diru-laguntzari esker. Azkenik, abuztuaren 17an eraikitze-lanak bukatu eta ireki zuten [1].

    Betoizko eliza berria bi eraikinetan banatua dago, elizaren eraikina eta ezkilategia. Eraikin nagusi eta handienean dago eliza. Eraikin zuri horren barruan, 220 eserleku eta erretaula edo oholtza ospetsua daude. Teilatu iluna lehenengo solairuraino jaisten da eta Lappiko elizek duten estiloaren adibide argia da. Ezkilategia edo kanpandorrea bestalde, estilo desberdinekoa dugu, antzinako elizak zuen harrizko dorrea berreskuratzea erabaki baitzuten herritarrek; hau, udalerri osoko eraikin zaharrenetakoa da. Eliza eta sarreratik hamar metrora dagoen ezkilategiaren aurrean, Kaarlo Castrén Finlandiako Lehen Ministro ohiak finantzatutako Bigarren Mundu Gerran hildako finlandiarren omenezko hilerria dago [2].

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.