Turlough Carolan
Turlough Carolan edota Turlough O'Carolan (irlanderaz: Toirdhealbhach Ó Cearbhalláin) irlandar harpajole, konposatzaile eta abeslari itsu bat izan zen. Bere benetako izena Toirdhealbhach Ó Cearbhalláin izan zen, baina ingelesera Turlough Carolan edota Turlough O'Carolan bezala iragan zen. Abesti konposaketan oso emankorra izan zen.
Turlough Carolan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Meatheko konderria, 1670 (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Ballyfarnon, 1738ko martxoaren 25a (67/68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, poeta, abeslaria eta harpalaria |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | harpa ahotsa |
Antzina Irlanda alderik-alde eta errege ezberdinen gorte batetik bestera euren zerbitzuak eskeintzen ibili ohi ziren musikari ibiltarien azken belaunaldiaren ordezkari gisara ikusia izan zen. Herrialde horretan askok irlandar konposatzaile handiena, musikari nazionala eta azken bardotzat ere jo ohi dute. Bere garaian ospe handia bereganatu zuen, horrela bada, esan ohi denez, ezkontza eta hileta asko Carolan ailegatu arte atzeratu egiten omen ziren. Zinez, XX. mendean zelta harparen berpizkunzea jazo arte, musikatresna horrek izan zuen azken maisu handia izan zen.
Gure garaian musikari askok bere abestiak jo eta omendu dute: Seán Ó Riada, Ceoltóirí Chualann, The Chieftains... horretaz gain beste hainbat herrialdeetako musikariek ere bere egite ona omendu asmoz ere bere abestiak jo izan dituzte: Alan Stivell, Gwendal, Carlos Núñez...
Gurean ere, Euskal Herrian, Benito Lertxundik Turlough Carolanen irudia ere aipatu izan du bere abestigintzan abesti bat baino gehiagotan, adibidez, O'Carolan I eta O'Carolan II izeneko abestietan, baina irlandar musikari hau oso bereziki Mauleko bidean abestian aipatu eta omentzen du, azbti honetan berarekin elkarrizketatzen delarik:
« | Itsasoari, maiz zioat galde egiten hitaz O'Carolan, |
» |
Mauleko bidean, Benito Lertxundi. |
Konposizioak
|
|
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turlough Carolan |