Turkesa

Turkesa aluminiodun eta kobredun mineral fosfato opaku berde-urdina da, kolore bati izena emate diona. Turkesaren formula kimikoa CuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O da. Sistema triklinikoan kristaltzen da; gogortasuna, 6koa du Mohs eskalan, eta aski hauskorra da.

Infotaula de mineralTurkesa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaMinerala
FormulaCuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O
Dana sailkapena42.9.3.1
Nickel-Strunz sailkapena8.DD.15
Sistema kristalinoTriklinikoa
Talde espazialtriclinic-pedial (en) Itzuli
EponimoaTurkia
Identifikazioa
KoloreaUrdina, urdin berdexka, berdea
HabitoaMasiboa, nodularra
EsfoliazioaOna edo perfektua
DistiraEzkoaren antzekoa edo azpibeirakara
DisolbagarritasunaDisolbagarria HCl-tan

Harribitxi gisa oso erabilia izan den substantzia arraroa da. Oso balioetsia izan da milaka urtez, baina egun, beste bitxi opaku batzuek bezala, balioa galdu du imitazioen eta bitxi sintetikoen sarreraren ondorioz. Turkesa kolorekoa preziatuena da, nahiz berde-urdina edo berde-horia ere izan daitekeen.

K.a. 4000-3000 urteen bitartean jadanik Sinai penintsulako hobiak ustiatzen ziren. Turkia, Iran eta India izan dira Europaren hornitzaileak historian zehar; Ipar Afrika eta Siberia ere turkesa ekoizleak dira. Bestalde, Ipar Amerikako indiarrek mendez mende ustiatu zituzten egungo Estatu Batuetako hego-mendebaldeko meategiak.

Kolorea

Turkesa
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera - nm
Hamaseitarra #40E0D0
RGB (r, g, b) (64, 224, 208)
CMYKN (c, m, y, k) (12, 0, 7, 12)
HSV (h, s, v) (174°, 71%, 88%)

Turkesa kolore berde-urdin baten izena da, harriak berak duenaren ñabardurakoa. Izena harritik datorkio, noski, eta hau frantsesezko Turquoise hitzetik, turkiarra alegia, gurutzaldien garaian ezaguna egin baitzen.

Nahiz eta RGB kolore-ereduko sistema hamaseitarrean 40E0D0 kodea izan, hainbat ñabardura ere izan dezake, ilunagoak edo argiagoak:

koloreaizenaCMYKRGBHEX
 Turkesa argia ????175238238AFEEEE
 Urdin-turkesa 100000006000025523900FFEF
 Turkesa ertaina ????7220920448D1CC
 Turkesa iluna ????020620900CED1

Erreferentziak

Kanpo estekak

  Urdinak  
Urdina Erregezkoa Itsas urdina Heraldikoa Anila Elektrikoa
           
Ziana Ziana (CMYK) Turkesa Oztina Zeru-kolorea Aquamarina
           
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.