Turingo Errege Kanona

Turingo Errege KanonaTuringo Kanona eta Turingo Errege Zerrenda izenez ere ezaguna— idazkera hieratikoz idatzitako testuak dituen papiro bat da, Turingo Egiptoar Museoan gordeta dagoena; hain zuzen ere museoari hartu dio izena.

Testua, Ramses II.a faraoiaren erregealdian datatua dago (beranduago idatzia egon daitekeen arren), eta Egipton gobernatu zuten faraoien izenak aipatzen ditu, faraoien garaiaren aurretik herrialdea gobernatu zuten jainkoak aurretik dituztela.

Papiroa, 170 zentimetroko luzera eta 41 zentimetroko altuera duena, 160 txatalez osatua dago, gehienak oso txikiak, eta zati asko falta dira.

Turingo Errege Kanonaren marrazkia

Dokumentuaren historia

Bernardino Drovettik italiar esploratzaileak 1822a aurkitu zuenean, Luxorretik gertu, dirudienez, ia osorik zegoen, baina Sardiniako erregeak Turingo Egiptoar Museoari eman zionean, jada oso kaltetua zegoen.

Papiro horren garrantzia berehala nabaritu zuen Jean-François Champollion frantziar egiptologoak, eta ondoren Gustavus Seyffarth papiroa berreraikitzen eta zaharberritzen aritu zen buru-belarri. Txatal gehienak behar ziren tokietan antolatzea lortu zen arren, bi gizon horien esku hartzea berandu iritsi zen, papiro garrantzitsu horren txatal asko galduak baitziren ordurako.

Ez dakigu eskribak zer iturri erabili zituen zerrenda antolatzeko, jada aurretik existitzen zen papiro batetik kopiatu ote zuen, edo tenpluetako artxibategietarako sarrera izanez idatzi ote zuen, zerrenda, zerga, dekretu eta dokumentu ohar zaharrak erabiliz. Lehenengo aukerak dirudi balizkoena eta Turingo Errege Zerrenda, benetan, balio historiko bikaineko dokumentu bat dela esan nahiko luke.

Testua

Papiroak, aurpegi batetik, pertsona eta instituzio izenen zerrenda bat du, eta zergen estimazio bat dirudien zerbait.

Hala ere, papiroaren beste aldea izan zen arreta gehien piztu zuena, Egipton gobernatu zuten jainko, erdijainko, izpiritu errege mitiko eta benetakoen zerrenda bat baitu, ziuraski, denboraren hasieratik, ezineskertuzko dokumentu hau idatzia izan zen arte.

Zerrendaren hasiera eta amaiera galdu egin dira, zerrendaren sarrerarik ez dagoela esan nahi duena, halako sarrerarik balego, ezta Egiptoko XVII. dinastiaren ondorengo erregeen zerrendarik ere.

Papiroak, gobernarien izenak aipatzen ditu, batzuetan taldeetan bilduz, eta talde hauetako batzuen gobernualdiaren iraupena ematen du, orohar, Manetonen dinastien laburpenarekin bat datozenak. Gainera, urte, hilabete eta egunetan, faraoi askoren erregealdiak aipatzen ditu.

Oso denbora laburrez gobernatu zuten gobernarien izenak ere aipatzen ditu, edo lurralde txikietako gobernariak izan zirenenak, ia ezagutzen ez direnak, orohar, beste dokumentu batzuetan aipatu gabe utzi direnak. Zerrendan, gobernari hiksoak agertzen dira, orohar, beste errege zerrenda batzuetatik kanpo daudenak, eta, euren izenak kartutxo baten barnena idatziak ez zeuden arren, Heqa Jasut testu hieroglifoa gehitu zen, gobernari atzerritarrak zirela adierazteko.

Testuaren zatiak

Testua, jainkoen eta errege mitikoen zerrenda batekin hasten da. Faraoi baten lehen izena, 2.11 epigrafean agertzen da, non Narmer agertzen den. Manetonen errege zerrendan agertzen diren modu ezberdinean taldekatuak dauden arren, bere datazioa errazteko, Manetonen sailkapen dinastikoa gehitzen da, egungo historialariek gehien erabiltzen dutena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.