Turbina hidrauliko
Turbina hidraulikoa, jariakin konprimaezin baten (eskuarki ura) energia zinetikoa eta potentziala lan mekaniko bihurtzen duen turbomakina da. Jariakina turbinatik igarotzean, turbinaren errodetean mugimendu birakari bat sortzen du eta ardatz batekin, energia mekanikoa energia elektriko bilakatzen du sorgailu baten bidez. Horregatik dira zentral hidroelektriko baten elementu garrantzitsuenak.
Sailkapena
Turbomakinak izateagatik, hauen sailkapen berbera jarraitzen dute, beraz, turbo-makina hidrauliko eta turbomakina motoreen azpitaldetan sartzen dira. Turbina hidraulikoen hizkuntzan ondorengo sailkapena egiten da:
Errodetearen presio-aldaketaren edo erreakzio-angeluaren arabera
- Akzio-turbinak: Fluido-lanak ez du presio aldaketarik jasaten errodetea zeharkatzean.
- Erreakzio-turbinak: Fluido-lanak presio-aldaketa nabarmenak jasaten ditu errodetea igarotzean.
Turbina bat sailkapen honetan sartzeko, erreakzio-angelua kalkulatzea komeni da. Akzio turbinek uraren fluxu-abiadura soilik aprobetxatzen dute eta erreakzio turbinek, aldiz, abiadura ez ezik, presio gutxitzea ere aprobetxatzen dute.
Errodetearen diseinuaren arabera
Sailkapenik erabakigarriena da; sailkapen honetan, diferentziak soilik alabeen angelu edo tamainetan egon daitezke edota errodetea ez den turbomakinaren beste edozein zatietan. Garrantzitsuenak, ondorengoak dira:
- Kaplan turbina
- Helize turbina
- Pelton turbina
- Francis turbina
- Deriaz turbina
- Ossberger/Banki/Michell turbina
- Turgo turbina
Turbina hidraulikoen errendimendua
Turbina hidraulikoen errendimendua kalkulatzeko turbinaren galerak hartzen dira kontuan. Galera hauek manometrikoak (jariakinaren marruskadurak sortuak), bolumentrikoak (jariakin galerak eraginak), mekanikoak (marruskadura mekanikoaren ondorio) eta elektrikoak (irteerako potentzia elektriko teorikoaren eta erabilgarriaren arteko aldea) izaten dira. Errendimendu totala errendimendu ezberdinen biderkadura da.