Turan sakonunea
Turan sakonunea (errusieraz: Туранская низменность, translit.: Turanskaja nizmennosť; kazakheraz: Тұран ойпаты, Tūran ojpaty) Erdialdeko Asiako sakonune handi bat da, Amu Daria eta Sir Daria ibaien inguruan. Amu Dariak hegoekialde-iparmendebalde norabidea du sakonunean. Turkmenistango esparru handiak hartzen ditu, baita Kazakhstanen eta Uzbekistanen ere.
Turan sakonunea | |
---|---|
Mota | ordoki |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°30′N 62°00′E |
Sakonune hau Kaspiar itsasoaren ekialdena dago, eta Aral itsasoaren hego-ekialdean. Munduko harea hedapenik handienetako bat da. Bataz beste, 381 mm. euri jasotzen ditu urtean. Karakumeko basamortua Turango hegoaldean dago. Hiririk handienak Daşoguz (Turkmenistan), Nukus eta Urgentx dira (Uzbekistan). Vpadina Aktxanaia, Turkmenistanen, itsasoaren mailatik behera 81 metrora dago.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.